Zer da ZERO ZABOR?

Zero Zabor-i buruzko azalpena ikusteko sakatu hemen

Posted in Uncategorized | 1 Comment

Aire garbiak bira nazan. Mosaiko erraldoia. Ekainak 17 Donostian.

Pentsaurrekoan ateratako argazkian GZZko kideez gain Oñati, Segura, Zarautz eta Zubietako herritarrak izan dira. Egun indarrean dagoen sistema linealaren ondorio kaltegarri diren zabortegi kutsakor, errauste planta eta errauste planta bihurtu nahi dituzten porlandegien mehatxatu zuzenak dira herritarrok.

Grixa:
Grixa da porlana, grixa errautsa, grixa zaborra. Grixa gaixotasuna. Grixa kea eta grixa kutsadura. Grixa da etsipena. Grixa batzuek ekarri nahi diguten etorkizuna. Errausketa da eskaintzen diguten bakarra. Zaborra eta errautsa, beste aukerarik ez dagoela sinestarazi nahi digute. Etsipena saldu nahi digute. Etsi, egiten utzi, pasibitatean bizi. Grixa, etsipena, porlana, zaborra, kea, kutsadura, errautsa, gaitza. Grixa.

Kolorea:

Etsipenaren aurrean etorkizuna aldarrikatzen dugu. Bizitzaren koloreak. Naturarekiko oreka. Arrazionaltasuna eta iraunkortasuna. Materialak ez dira zaborra. Materialek badute balioa, badute kolorea. Koloreak badu etorkizuna. Alaitasuna kolorez marrazten da, osasuna eta itxaropena ere bai. Etorkizuna kolorez jantziko dugu, osasunez, itxaropenez, konpromisoz. Etorkizuna edukiko dugu, etorkizunean sinisten dugulako.

Gipuzkoan azken urteotan, eta batez ere azken hilabeteotan eztabaida bizia piztu da. Hondakinak nola bildu omen da arazoa. Batzuk modu batera, besteak bestera.

Baina horren ondorioetaz gutxiegi hitzegiten da. Nork nahi du zabortegia bere herrian? Nork nahi du erraustegia bere herrian? Erantzuna denok dakigu. Inork ere ez ditu nahi.

Ezagunak dira erraustegiak jartzeko proposatu diren herri guztietan horren kontra egondako erreakzio anitzak. Irun, Hondarribi, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Zubieta, Donostia, Usurbil, Villabona, Beasain, Zestoa… denek ezetz, ez zutela nahi. Olaztiko porlandegian zaborra erraustearen aurka jarritako herrien zerrenda ere luzea da, hoietako asko Gipuzkoarrak.

Eta zer esan zabortegietaz? Errenteriako biztanleen mobilizazioak ahaztu al zaizkigu.? Urteta, Azpeitia, Beasain…

Inork ez du zabortegi kutsakorrik herrian nahi. Inork ez du erraustegirik herrian nahi. Inork ez du halakorik eskatu eztabaidak iraun duen urte guzti hauetan. Horiek ez baditugu nahi, zertan ari gara orduan?

Gaur hemen, zabortegi kutsakorren eta errausketaren mehatxu zuzena jasaten duten herrietako ordezkariak dauzkagu gurekin batera. Etorkizun hobeago baten aldeko aldarrikapen-festa baterako deia egin nahi dugu ekainaren 17ko goizerako. Bi-hiru hamarkadetan Zero Zabor norabidean urratsak egiteko oztopo izango litzatekeen erraustegirako proiektua bertan behera gera dadin eskatuko dugu.

Kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena. Hori da egingo dugun eskeintza eta aldarria. Elementu hoiek guztiak islatuko ditugu bertan, milaka herritarrok gorpuztuko dugun mosaiko erraldoi baten bidez, kolorezko haize errota erraldoia irudikatuko duen mosaikoaren bidez.

Iraunkortasuna:

Aire garbiak bira dezan eskatzen duen haize errota koloretsua irudikatuko dugu bertaratuko garen guztion artean. Naturak dauzkan zikloak gure ekonomiak barnera ditzan eskatuko dugu, errotaren mugimendu zirkularrarekin. Errotak haizearekin egiten duen bezala, naturan dauden baliabideak, natura kaltetu gabe erabiltzea aldarrikatuko dugu.

Konpromisoa:

Haize errota, herritar guztion artean osatuko dugu. Herritarren konpromisoa eskatzen du horrek. Milaka herritarren konpromisoa. Ekainaren 17an gure lekua hor dagoela aurrez erakutsiko dugu. Horretarako gutako bakoitzak mosaikoa osatzeko banatuko ditugun piezen bidez hartuko dugu lekua eta bertan egoteko konpromisoa. Hau guztia aurrera eramateko, herri guztietan lantaldeak osatzeko deialdia egingo dugu. Etorkizunak konpromisoa eskatzen duelako. Ezin dugu ikusle hutsak izan. Ezin dugu haizeak hostoak bezala,  nora eramango gaituzten zain geratu.

Kolorea, etorkizuna eta itxaropena:

Kolorezko haize errota erraldoiaren bidez, etorkizuna aldarrikatu nahi dugu, itxaropena. Inork ez dauka posiblea den mundu hobeago batean bizitzeko daukagun itxaropena zapuzteko eskubiderik. Etorkizuna koloretan nahi dugu eta hori aldarrikatuko dugu.

Aire garbiak bira nazan

Zero errausketa

Gipuzkoa Zero Zabor

Posted in Uncategorized | Leave a comment

Elgetako Zero Zabor taldea sortzeko dei egin dute

Goiena.net-etik hartutako albistea

Hilaren 25erako batzar irekia deitu dute; Kultura etxean egingo dute 19:00etan.

“Gure herriko hondakinen kudeaketarekin arduratuta, arazoaren inguruan kezkatuta eta kontzientziatuta, zenbait herritarrek deialdi ireki bat antolatu dugu, proposamenak entzun eta irtenbideak bilatuko dituen talde bat sortzeko asmoarekin”, adierazi dute deitzaileek.

Denon partaidetza garantzitsua dela diote deitzaileek. Hala, deialdi irekia egin dute maiatzaren 25ean, barikua, 19:00etan, kultura etxean egingo den batzarrean parte hartzeko.

Posted in Uncategorized | Leave a comment

Amaitu da EZW-ren Urteko Batzarra

Ostiral goizean, Europa eta beste zenbait tokitatik etorritako adituak Hernani eta Usurbil-era joan ziren bertako Atez-Ateko sistema ezagutzera. Ostiral arratsaldean Donostian eta Arrasaten hitzaldi bana egin zen. Hitzaldi hauetan, esku artean dugun gai honetan jakitun diren bi pertsona zuzenean entzuteko aukera bikaina izan genuen, Joan Marc Simon eta Paul Connett hain zuzen ere.

Joan Marc Simon-ek, Europako Batzordeak 2020rako markatu dituen helburuak aipatu zituen besteak beste, erraustegiak helburu hauek lortzeko bidean zuzenean talka egiten duela argi utziz. Gaur egun gaikako bilketa tasarik handiena Atez-Ateko sistemak lortzen dituela aipatu zuen. Europako hainbat lurraldeetako datuek demostratzen duten bilketa sistema eraginkorrena dela ere esan zuen.  Hona hemen Joan Marc-ek Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa.

Paul Connett, ostiralean eta larunbatean emandako hitzaldietan erraustegien benetako eraginkortasunaren inguruko usteak bertan behera bota zituen. Garestia dela esateaz gain, zaborra erretzeak lanpostu gutxi sortzen dituela eta energia xahutzen duela argudiatu zuen. Materiala birziklatu eta berrerabiltzearen garrantziaz hitz egin zuen, baliabideak erretzea luxu bat dela eta ez dela sostengarria ez ingurugiro aldetik, ezta ekonomiaren ikuspuntutik ere. Gaikako bilketa sistema baten eraginkortasunaren garrantzia azpimarratu zuen. Atez atekoa gainetik ezagutzen bazuen ere, Usurbil eta Hernanira egin zuen bisitan ikusitakoa eredugarritzat baloratu zuen “inoiz ez dut ikusi Hernaniko atez atekoa bezain sistema ona munduanesanez. Herritar eta politikarien konpromisoaren beharra bereziki aipatu zuen. Mundu mailan ikusi duen bilketa sistemarik polittena, garbiena dela esan zuen. Sakatu hemen Donostian ostiral arratsaldean emandako hitzaldia ikusteko.

Paul Matterson, Suediako Kretsloppskontoret berrerabilpen zentruko koordinatzaileak material ezberdinak berreskuratzeko, bigarren eskuko gauzak eskuratzeko, etab. ahalbidetzen da. Oso interesgarria Suedia bezalako herrialde batean gauzak era eraginkor batean nola egiten diren ikustea. “Donostia moduko hiri batentzat ez da hain zaila Zero Zabor politikak aplikatzea, munduan hiri jendetsuagoetan ere aplikatzen dituztelako”. Gipuzkoan martxan jarritako eredua aitzindaria dela nabarmendu zuen.

Enzo Favoino, konpostatze eta hondakinen gaikako bilketa sistemen optimizatze sektorean dihardu 1989az geroztik. Europako Konpostatze Sareko lehendakariordea da, baita Europako Batzordeko aholkulari ere. Gainera, Monza hiriko Scuola Agraria del Parco-ko ikerketari izateak, eskuartean dugun gai honetan bere iritzia kontutan hartzeko modukoa izatea dakar. Gaikako bilketa sistema eraginkor baten ondorioz lortzen den gutxieneko errefus zatiarekin zer egin azaldu zuen, konpostatzearen antzeko den tratamentu hotz baten ondorioz egonkortu eta arazo izateari uzten diola azaldu zuen. Ikerketa zentru baten beharra ere aipatu zuen, Zero Zabor-reranzko bidearen garrantzia azpimarratuz. Hona hemen Gara-n elkarrizketa.

Rossano Ercolini italiarrak, Effecorta enpresak murrizket arloan emandako pausuak azaldu zituen garbikariak, jakiak, eta beste hainbat produktu granel erara eskainiz. Modu honetan, erabilera bakarreko ontzi arinak alferrik sortzea eragozten du, eta ondorioz, baita sortzen den hondakin kopurua ere. Ildo berari jarraiki, Cappanori-ko tratamendu plantan gaur egun denok ezagutzen ditugun aluminio zein plastikozko kapsulen presentzia gero eta handiagoa zela ohartu ziren. Kapsula hauek material berrerabilgarri eta konpostagarriz (aluminioa edo plastikoa, eta kafea) osaturik zeuden arren,  errefusa bezala biltzen ziren. Ikerketa eta elkarlan baten bidez ehundaka aldiz berrerabilgarri diren alternatiba bat ere aurkeztu zuen, ikerketaren garrantziaren adibide gisa.

Gipuzkoa Zero Zabor EZW Sarean onartzea.

Larunbat arratsaldean, Gipuzkoa Zero Zabor EZW sarean sartzeko eskaera egin zen.

Europe Zero Waste-ren urteko Batzarra bukatu ostean, ondorio gisa behin eta berriro azaldu diguten aipamentxo bat nabarmendu nahiko genuke. Badakigu XX mendean zaborrak nola tratatu ziren, baina benetako erronka XXI. mendean zaborra nola ez sortu izango da.

Gipuzkoan, Zero Zabor bidean gauzak ongi egiten ari gara.

Interesgarri diren beste hainbat helbide:

http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/886015/zero-zabor-sistema-ezinbestekoa-da-ez-da-aukera-kontua–audioa/

http://ondoegiteragoaz.info/gipuzkoako-atez-ateko-bilketa-sistema-munduan-aitzindaria/

http://argia.com/erredakzio-mahaia/pello-zubiria/2012/05/12/%E2%80%9Ctxalo-bero-bat-hernani-eta-usurbilentzako%E2%80%9D/

Posted in Uncategorized | 2 Comments

Europako Zero Wasten jardunaldietako hitzaldiak ostiralean

Donostian, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan.

Zero Zabor bidean – paradigma berria

Hizlaria Paul Connett:

Kimika irakasle New Yorkeko Saint Lawrence unibertsitatean, Connett eten gabe dabil hizlari munduan barrena, gaur Filipinetan,
bihar Italian. 2007an Hondarribian izan zen, Txingudiko errauste planta zela eta. Aldea nabarituko du. Connettek badu paper bat non
bere ideia laburbiltzen duen: Zero Waste: a Key Move towards a Sustainable Society (Zero Zabor: urrats funtsezkoa gizarte  iraunkorrerantz). “Zero Zaborrek –dio Connettek– ezetz esaten die  errauskailuei, zabortegi erraldoiei, gizarte xahutzaileari… eta  baietz gizarte jasangarriari. Idealista dirudi, baina egia bihurtu  dezakegu. Ez dugu espero behar zero zaborrera iristea datorren urtean, baina aurreratu dezakegu herri batzuk 2020rako horretatik oso hurbil egongo direla”.

Arrasaten, Arimazubi ikastolako Areto Nagusian, 19:00etan.

Zero Zabor esperientzia Europan

Hizlaria Joan Marc Simon:

Kataluniarra, Brusela-n egiten du lan. Zero Waste Europe-ko koordinatzailea, Global Alliance for Incinerator Alternatives-ren Europarako ordezkaria, eta Zero Waste International Alliance-ko batzordekidea da. 2007an Hondarribian mintzatu zen, Ekologistak Martxan taldearen eskutik GAIAk hemen munduko biltzarra ospatu zuenean; orduan puri-purian zegoen Txingudiko errauste planaren proiektua.

Hondakinen eta errausketaren gaietan aditua da Joan Marc Simon, eta artikulu oso mamitsuak plazaratu ditu honetaz. Oso ezagunak dira Simonek errausketaren inguruko mito batzuk (enpresa handiek eta hauen morroi politiko, tekniko edo komunikatzaileek haizatu dituzten mitoak) larrutuz publikatu dituen idatziak, errauste planten balantze energetikoaz, ingurumenari egiten dioten kalteez, eta abar.

Posted in Uncategorized | Leave a comment

Europako Zero Zabor kongresua Donostian

Posted in Uncategorized | 1 Comment

Cambio en Tolosa: la charla en castellano se adelanta a este Jueves dia 10

A peticion de los organizadores hemos cambiado el orden de las charlas que vamos a dar en Tolosa. Por lo tanto la charla en castellano sera el Jueves dia 10 a las 19:00 en la casa de cultura y la de euskara el dia 15 a la misma hora en el mismo sitio.

Posted in Uncategorized | Leave a comment