300.000 tona zabor toxikotik panolinitara (pardela italieraz)

Anekdota da, baina irakurketan sakontzen badugu adierazgarria da oso Zero Zabor egitasmoen potentziala ikusteko. 300.000 tona zabor kutsagarritik pardeletara, hori da Gipuzkoan hondakinen arazoak izan duen bilakaera Joan Marc Simon Europako Zero Zabor taldeen koordinatzaileak emandako hitzaldian entzuleen artean sortutako kezkak aztertuta ondoriozta daitekeenez.

2002 urtean Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Orokorra (PIGRUG erderaz) idatzi zutenetik, bederatzi urtez 300.000 tona zabor berreskuraezin errausteko meatxupean egon ondoren, kezkak pardelekin egin ahalko denera gutxitu dira Zero Zabor norabideko politiketaz hitzegiten hasi eta bi urte eskasetara.

Bada kezka horrekin itsutzen denik. Azkar ahazten da nonbait, gaur egun pardel hoiek denak beste hondakin askorekin batera nahastuta, inolako tratamendurik gabe zuzenean zabortegietara botatzen direla. Azkar ahazten da, nahas mahas zikin eta kutsakor hori dena erraustu eta zabor toxiko bihurtzeko meatxua oraindik gainetik kendu ezinik gabiltzala.

Baina itzaldian bertan garbi geratu zen bezala, alde handi bat dago errausketaren eta Zero Zabor politiken artean. Errauste planta bezalako azpiegitura handi bat erakikitzeko beharrezkoa den inbertsioa eginez gero, hamarkadatan ordaintzen segitu behar da amortizatu arte. Eta azpiegitura ordaintzen ari zaren bitartean, nekez bilatuko duzu bestelako irtenbiderik. Bi aldiz ordaintzea suposatuko luke horrek.

Flandria eta Alemania horren lekuko. Bere garaian egindako errauste planten esklabu dira gaur egun. Bere hondakinen zati bat haietara bideratzeaz gain, zabor inportatzaile bilakatu behar izan dute birziklapenean aurrera egitearen ordainetan. Ondo ikastea komeni den lezioa.

Joan Marc-ek berak ondo azaldu zuen bezala, Zero Zabor ereduak, bere barnean azken helburura iristeko tresna txertatuta eraman behar du. Oraindik xedea bete ez dela adierazten duen errefusa gutxi hori aztertu, eta bertan ageri diren produktu eta materialen gaineko proposamenak landuko dituen zentroa behar du. Ikerketa eta garapena sistemaren ezaugarrietako bat dira. Gaur errefusan bukatzen duenak, bihar etzi baino hobeto, beste bide bat egin dezan.

This entry was posted in Uncategorized, Zero zabor and tagged , , , , , , , , , , , . Bookmark the permalink.

One Response to 300.000 tona zabor toxikotik panolinitara (pardela italieraz)

  1. Pingback: » Oñati eta Arrasateko Zero Zabor taldeek PSEri erantzun diote Atez Atekoa defendituz Zubieta – SOS

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>