50 pertsona inguru izan ziren atzo Lazkaon GZZk eskeinitako “hondakinek badute irtenbidea” hitzaldian. Ordubete iraun zuen hitzaldiak eta gero jenderen galdera eta iritzien txanda ireki zen.
Jendeak arretaz entzun zituen azalpenak eta partehartze txanda aldeko jarrera adierazteko erabili zuten gehienek.
Baten batek, atez atekoaren aurka ekiteko ohikoa den erretolika ikasia ekarri zuen, eta bere horretan bota zuen, aurretik hitzaldian aipatu ziren datu eta informazio zehatzari jaramon handirik egin ez zion seinale. Besteak beste krisi garaiotan atez atekoan sortzen diren lanpostuen kostuari ez egokia iritzi zion. Erantzuna garbia izan zen. Lanpostuak sortzea ona da. Hondakinen arazoa konpontzea ona da. Gastuak ez handitzea ona da. Beraz, atez atekoarekin gertatzen den bezala, hondakinen arazoaren konponketan aurrera egin eta kosteak igo gabe lanpostuak sortzea ona da.
Izan zen atez atekorik gabe bestelako sistema batekin emaitza berak lortu ote zitezkeen ariketa saiorik ere. GZZren aldetik mahai gainean jartzen den proposamen oro ongietorria da. Hori bai, jadanik ezarritako langa, %80ko gaikako bilketarena, berdindu ala gainditzeko gai dela frogatu ondoren. Bitartean, eraginkorra izatea erakutsi duen bilketa sistema bakarraren alde egingo dugu guk.
Pingback: » Gipuzkoako beste 34 herritan atez ateko sistema martxan jarri nahi du Bilduk Zubieta – SOS