Amaitu da EZW-ren Urteko Batzarra

Ostiral goizean, Europa eta beste zenbait tokitatik etorritako adituak Hernani eta Usurbil-era joan ziren bertako Atez-Ateko sistema ezagutzera. Ostiral arratsaldean Donostian eta Arrasaten hitzaldi bana egin zen. Hitzaldi hauetan, esku artean dugun gai honetan jakitun diren bi pertsona zuzenean entzuteko aukera bikaina izan genuen, Joan Marc Simon eta Paul Connett hain zuzen ere.

Joan Marc Simon-ek, Europako Batzordeak 2020rako markatu dituen helburuak aipatu zituen besteak beste, erraustegiak helburu hauek lortzeko bidean zuzenean talka egiten duela argi utziz. Gaur egun gaikako bilketa tasarik handiena Atez-Ateko sistemak lortzen dituela aipatu zuen. Europako hainbat lurraldeetako datuek demostratzen duten bilketa sistema eraginkorrena dela ere esan zuen.  Hona hemen Joan Marc-ek Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa.

Paul Connett, ostiralean eta larunbatean emandako hitzaldietan erraustegien benetako eraginkortasunaren inguruko usteak bertan behera bota zituen. Garestia dela esateaz gain, zaborra erretzeak lanpostu gutxi sortzen dituela eta energia xahutzen duela argudiatu zuen. Materiala birziklatu eta berrerabiltzearen garrantziaz hitz egin zuen, baliabideak erretzea luxu bat dela eta ez dela sostengarria ez ingurugiro aldetik, ezta ekonomiaren ikuspuntutik ere. Gaikako bilketa sistema baten eraginkortasunaren garrantzia azpimarratu zuen. Atez atekoa gainetik ezagutzen bazuen ere, Usurbil eta Hernanira egin zuen bisitan ikusitakoa eredugarritzat baloratu zuen “inoiz ez dut ikusi Hernaniko atez atekoa bezain sistema ona munduanesanez. Herritar eta politikarien konpromisoaren beharra bereziki aipatu zuen. Mundu mailan ikusi duen bilketa sistemarik polittena, garbiena dela esan zuen. Sakatu hemen Donostian ostiral arratsaldean emandako hitzaldia ikusteko.

Paul Matterson, Suediako Kretsloppskontoret berrerabilpen zentruko koordinatzaileak material ezberdinak berreskuratzeko, bigarren eskuko gauzak eskuratzeko, etab. ahalbidetzen da. Oso interesgarria Suedia bezalako herrialde batean gauzak era eraginkor batean nola egiten diren ikustea. “Donostia moduko hiri batentzat ez da hain zaila Zero Zabor politikak aplikatzea, munduan hiri jendetsuagoetan ere aplikatzen dituztelako”. Gipuzkoan martxan jarritako eredua aitzindaria dela nabarmendu zuen.

Enzo Favoino, konpostatze eta hondakinen gaikako bilketa sistemen optimizatze sektorean dihardu 1989az geroztik. Europako Konpostatze Sareko lehendakariordea da, baita Europako Batzordeko aholkulari ere. Gainera, Monza hiriko Scuola Agraria del Parco-ko ikerketari izateak, eskuartean dugun gai honetan bere iritzia kontutan hartzeko modukoa izatea dakar. Gaikako bilketa sistema eraginkor baten ondorioz lortzen den gutxieneko errefus zatiarekin zer egin azaldu zuen, konpostatzearen antzeko den tratamentu hotz baten ondorioz egonkortu eta arazo izateari uzten diola azaldu zuen. Ikerketa zentru baten beharra ere aipatu zuen, Zero Zabor-reranzko bidearen garrantzia azpimarratuz. Hona hemen Gara-n elkarrizketa.

Rossano Ercolini italiarrak, Effecorta enpresak murrizket arloan emandako pausuak azaldu zituen garbikariak, jakiak, eta beste hainbat produktu granel erara eskainiz. Modu honetan, erabilera bakarreko ontzi arinak alferrik sortzea eragozten du, eta ondorioz, baita sortzen den hondakin kopurua ere. Ildo berari jarraiki, Cappanori-ko tratamendu plantan gaur egun denok ezagutzen ditugun aluminio zein plastikozko kapsulen presentzia gero eta handiagoa zela ohartu ziren. Kapsula hauek material berrerabilgarri eta konpostagarriz (aluminioa edo plastikoa, eta kafea) osaturik zeuden arren,  errefusa bezala biltzen ziren. Ikerketa eta elkarlan baten bidez ehundaka aldiz berrerabilgarri diren alternatiba bat ere aurkeztu zuen, ikerketaren garrantziaren adibide gisa.

Gipuzkoa Zero Zabor EZW Sarean onartzea.

Larunbat arratsaldean, Gipuzkoa Zero Zabor EZW sarean sartzeko eskaera egin zen.

Europe Zero Waste-ren urteko Batzarra bukatu ostean, ondorio gisa behin eta berriro azaldu diguten aipamentxo bat nabarmendu nahiko genuke. Badakigu XX mendean zaborrak nola tratatu ziren, baina benetako erronka XXI. mendean zaborra nola ez sortu izango da.

Gipuzkoan, Zero Zabor bidean gauzak ongi egiten ari gara.

Interesgarri diren beste hainbat helbide:

http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/886015/zero-zabor-sistema-ezinbestekoa-da-ez-da-aukera-kontua–audioa/

http://ondoegiteragoaz.info/gipuzkoako-atez-ateko-bilketa-sistema-munduan-aitzindaria/

http://argia.com/erredakzio-mahaia/pello-zubiria/2012/05/12/%E2%80%9Ctxalo-bero-bat-hernani-eta-usurbilentzako%E2%80%9D/

Elkarbanatu
This entry was posted in Uncategorized. Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>