Atez atekoaren eta edukiontzien bilketaren kosteen konparaketa

Xabier Olanok Usurbilgo kontuhartzailea zenean Atez Atekoa eta edukiontzi bidezko bilketa sistemen kosteak neurtzeko egindako konparatiba gehitu dugu. Usurbilgo bilketa datuekin eta Gipuzkoan bost edukiontzi bidez biltzen ari zirenekin egindako kalkulua da.

Herri bakoitzak bere bideragarritasun plan propioa egin behar duela garbi utzita, eta bere ezaugarriek eta Atez Atekoan jarriko diren , ordutegi, egutegi eta beste hainbat faktorek eraginda azken kostea gehitu ala txikitu daitekeela garbi utzita ondorengoa esan daiteke:

  • 5 edukiontziko bilketa sistema hiruretatik garestiena da nabarmen.
  • 4 edukiontzi bidezkoa eta atez atekoa hor nonbait dabiltza kosteei dagokienez.
  • Aurreko puntuetan kostea osotara zenbat den hartu dugu kontuan. Baina koste hori nola banatzen den kontuan hartzen badugu, atez atekoan lanpostu eta soldatatan gastatzen dela ikusten dugu, enpleguan. Edukiontzien sistemetan berriz tratamendutan.
  • Emaitzak kontuan hartuko bagenitu alderaketaren emaitzak atez atekoaren alde egingo luke nabarmen. Atez atekoarekin %80-%90 gaika bildu daitekeela kontuan hartzen badugu eta edukiontziekin %25-%35 gehienera. Zenbat balio du gure osasunak? Zenbat ingurumen osasuntsuan bizitzeak?

Behean Xabier Olanok Hernanin emandako hitzaldian erabilitako aurkezpeneko PPTa ikus dezakezue.

Atez Atekoa Da Merkeena-Xabier Olano

Elkarbanatu

8 Responses to Atez atekoaren eta edukiontzien bilketaren kosteen konparaketa

  1. azeari says:

    informazio oso baliagarria baina marra hoiek zergatik daude?

    • admin says:

      Sartu dugun hori, Xabier Olanok 2010ean kostuen inguruan Hernanin eman zuen hitzaldi batean erabili zuen arkezpena da. Hernanin Zero Zabor taldekoek, hitzaldiaren antolatzaileek, zabaldu zuten aurkezpena. Ulertzen dugunez, aipatzen dituzun marrak zenbait datu estaltzen dituztenak dira. Marra hoiek, aurkezpeneko une bakoitzean, entzuleek arreta hizlaria aipatzen ari den datuetan jartzeko daudela suposatzen dugu.
      Dena den, web orrian jartzeko egokia izan daiteke koadro osoa azaltzea. Zure galderaz baliatuz, koadro hori lortu ala guk osatuko dugu atal honetan bertan jartzeko.
      Garrantzitsua da guretzat, gure webaren bixitariek ikus ditzakezuen akats eta hobekuntza posibleak iradokitzea, orria hobetzen lagunduko baitigu horrek. Mila esker zure parte hartzeagatik.

  2. Gorka says:

    Kaixo,

    Nire lankide batekin eztabaidan, galdetzen du ia zergaitik Ohiko eta 5.Edukiontziaren kasuan, ontzi eta paperengatiko sarrera 0 € den. Galdetzen du Ia gaur egun paper eta ontzi edukiontzietan jasotzen den edukiengatik ez duten ezer ordaintzen.
    Azaltzerik bai nola doan kontu hau?

    Gero arte,

    Gorka

  3. Gipuzkoa Zero Zabor says:

    Kaixo Gorka
    Koadroaren azpian Xabierrek emandako hitzaldi baten ppt-a daukagu. Hor ikus dezakezunez, edukiontzien kasuan atal hoien bilketa eta tratamenduaz zuzenean ecoenbes arduratzen da. Beraz bilketa gastuak eta sarrerak haien kontura dira. Atez Atekoan bilketa udalak egiten duenez (gastuak bere gain hartzen ditu beraz), gero materiala udalak saldu egiten die.

    10 orrian “Ontziak (ontzi arinak eta bidrioa) enpresa batek tratatzendituenez, ez diote gasturik ekartzen udalari (edukiontziak izanezik, halakorik balego). Enpresak bildu eta tratatzen ditu”
    11 orrian “Paperarekin , ontziekin bezala, enpresa bat arduratzen da huratratatzeaz. Beraz, alor honek ez dio tratamendu gasturik ekartzenudalari.”
    16 orrian “Atez Atekoarekin, papera udalak biltzen du eta ondorensaltzen dio enpresari.Horregatik, atez atekoa da alor honetan diru sarrerak dituenbakarra”
    17 orrian “Aurrekoan bezala, Atez Atekoarekin ontzi arinak udalak biltzen ditu eta ondoren enpresari saldu. Atez Atekoa da, beraz, alor honetan diru sarrerak dituen bakarra”

  4. Aitor says:

    Kaixo:
    Diru sarreren atalari dagokionez sortzen den konpostak ez duela sarrerarik sortzen aipatzen da, oraingoz behintzat. Ez dagoela merkaturik.
    Horrek horrela jarraitzen du? Aurre ikusten da sarrerarik horri dagokionez. Daturik baduzue honen inguruan?

    Mila esker.

    • admin says:

      Kaixo Aitor
      Gaur gaurkoz Gipuzkoan sortutako konposta ez da saltzen. Italian, Austrian eta beste lekuetan inguruko nekazariei eman ala saltzen zaie. Konpostaren kalitatea bermatuko lukeen ziurtagiri batekin merkaturatzea ere aztertu beharreko gauza da. Dena den, aipatutako kontuak udalari dagozkionak dira. Hau da, konposta konpostatze plantara eramateagatik ordaindu behar duena da. Esan nahi dena da, gero konpostarekin egiten denak ez diola eragiten udalari. Zuzenean ez behintzat. Suposatzen da konposta saltzeak konpostatzearen koste garbia gutxituko lukeela eta beraz tratatzea ere merketuko litzatekeela, baina horrek zeharka eragingo lukeen zerbait da beste hainbat faktorerekin batera. Adibidez, eduki ditzakeen diru laguntzak, pizgarri fiskalak eta abar.
      Aipatu beharrekoa dena da, prezioak 2010ekoak direla. 2010ean errefusa 130 €/tona ordaintzen zen eta organikoa 90 #/tona. 2012an errefusaren prezioa garestitu eta konpostatzea merketu dira Europan aplikatzen diren joerei jarraiki. Orain errefusa 140 €/tona ordaindu behar da eta organikoa 70 €/tona. Horrek esan nahi du Atez Atekoa bezala gaikako bilketa eraginkorra bermatzen duten sistemen are eta aldekoagoak direla emaitzak gaur egun.

  5. Aitor says:

    Eskerrik asko datuegatik.
    Ulertzen dut azaldutakoa baina badut dudaren bat, organikoarekin ezin daiteke papelarekin eta ontziekin bezala egin? Azken finean konpostaia plantara ematen den horrek badu balio bat, beraz planta horrek (izan enpresa bat, izan Kontsortzioa,…) zuzenean edo zuk esaten duzun bezala zeharka (tratatutakoaren kostea gutxiagotuz) ordaindu beharko luke materia horregatik, ezta? Beste gauza bat da kontuetan hori nola konputatzen den, agian ezin da sarrera bezala jarri. Zuzen nago?

    • admin says:

      Hor bereizi behar da gaur egun zenbakiek zer ematen duten eta konpost horri landuz gero ze irtenbide eman ahal zaizkion. Gaur gaurkoz, konpostatze plantak ez ditu konposta sortzeko egin behar dituen gastuak estaltzeko adina sarrera konposta saltzeagatik. Hau da, bertako langileen soldatak, egindako inbertsioaren amortizazioak, energia kostua eta abarren batura handiagoa da konposta salduz lor daitekeen dirua baino.
      Merkatua bilatuz gero, nekazaritza, lorategiak, zenbaten saldu ahalko zen ikusi behar da. Baina ezin dugu ahaztu konposta egitearekin herritarroi eta administrazioari arazo bat gainditzen laguntzen zaigula. Arazoa sortzeko, hau da, zabortegian botatzeko ala errausteko 140 €/tona ordaintzeko prest bagaude, norbaitek konposta bihurtzeko 70 €/tona ordaintzea ez dago gaizki. Eta diozun bezala prezio hori jeistea lortu daiteke oraindik. Buelta ematea zailagoa ikusten det.
      Ontzi arinen kasuan, esan beharra dago itzultzen duten dirua SIG (sistema integrado de gestion) delakoaren bidez, ontziaren ekoizleak aurrez ordaindu eta kontsumitzaileari kobratu dion tasa batetik ateratako dirua dela itzultzen dutena, ez gaur egungo arauekin produktuaren birziklatzeak eragiten duen irabaziarena.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>