Askotan salatu dugu errausketaren atzean dauden lobbyen interes ekonomikoek eraginda hartutako erabaki politikoa dela errausketa bultzatzea. Zeinek erre nahi ditu hondakinak lan bikaina irakurtzea gomendatzen diogu horretan sakondu nahi duenari.
Erregaia jasotzeagatik kobratu, eta energia berriztagarritzat jotzeagatik diru laguntzak jasotzen dituzte errauste planten kudeatzaileek gaur egun. Horri, ekoiztutako argindarra merkaturatzeko lehentasuna gehitu behar zaio, hau ere berriztagarria denaren aitzakitan. Bada, Espainiaren egoera ekonomiko penagarriak, hango gobernuak energia berriztagarriei zuzendutako diru laguntza publikoak behin behinekoz bertan behera uztera eraman du.
Ezin esan genezake berri pozgarria denik osotara hartuta, energia berriztagarritzat jotzen diren guztiei eragiten baitie, baina errausketaren kudeaketa ez da hain goxoki gozoa izango neurri hau indarrean dagoela. Lehendik, Gipuzkoako hainbat udalerrik gaikako bilketan hartutako norabideak errauste plantaren bideragarritasun ekonomikoa gogor kolpatu bazuen, zer esanik ez azken berri honekin.
Errausketa proiektuak bertan behera uzteko hamaika arrazoi dago. Herritarren osasuna eta ongizatetik hasi, ingurumen osasuntsu batean bizitzeko eskubidetik segi eta arrazoi ekonomikotaraino.
Honi buruz gehiago irakurtzeko
El Gobierno suspende las primas para nuevas plantas renovables

Pingback: » Bizi elkarteak Iparraldean Zero Zabor politikak abiarazteko eskatu du Zubieta – SOS