Edukiontziak oztopo bat bidean

Edukiontzi bidezko bilketak azken hamarkadetan erakutsi du eman zezekeena zer den. Gaikako bilketa egitekoak erantsi zaizkio nahasian jasotzekoari, baina nahasian jasotzekoak erakutsi du edukiontzien izarra izaten segitzeko ahalmena duela, hondakinik gehienak nahasian biltzen segitzen dela alegia. Edukiontzi bidez, kasurik onenean ere hondakinen bi heren nahasian jasotzen dira. Zaborra txapeldun beraz, eta ondorioz, zabortegi kutsakorrak eta errausketa bere zabortegi toxikoekin dira bildutakoarentzako geratzen diren aukera bakarrak.

Hainbat faktore objetibo daude edukiontzi bidezko bilketaren porrota azaltzeko. Bigarren mailakoak hainbat dira. Edukiontziak garbitzeko zailtasunak usain txarra eta zikinkeria eragiten ditu. Hondakinak ateratzeko ordutegia ez da betetzen eta hondakinak bertan egoten dira denbora luzez. Organikoarenak eta nahasikoak bereziki arazoak ematen dituzte alde horretatik. Bilketa oso garestia da. Edukiontzi bakoitzeko kamioi batek pasa behar du biltzera. Gutxi betetzen diren edukiontzien kasuan, organikoarena kasu, jasotako kilogramoaren prezioa izugarri garestia da. Koste hori txikitzeko edukiontzi kopurua gutxitzen bada, are eta hurrunago jartzen zaio herritarrari bilketa puntua eta emaitza kaxkarragoa da oraindik. Espazio eta estetika aldetik ere ezin da oso ondo hitz egin edukiontzietaz. Inguruak normalean zikin egoten dira eta edukiontzi ilara luzeek apaintzen dituzte gure kaleak, aparkatzeko lekua kenduaz eta espaloietan herritarrei lasai ibiltzea oztopatuz askotan. Lur azpiko edo soterratuak jarri dira hainbat lekutan, baita neumatikoak ere. Hauek kostuak izugarri igotzeaz gain, arazoa ez dute konpontzen. Arazoa ezkutatu edota lekuz aldatu besterik ez dute egiten.

Baina edukiontzien sistemaren porrotaren eragile garrantzitsuena, nahasian jasotzeko eskeintzen duten aukera da. Hondakinak inpertsonalak egiten ditu, guztiok sortu eta guztiok gure ardura zatia daukagunean. Inpertsonalizazio horrek, guztiok daukagun arduraren kontzientzia hartzea zailtzen du eta utzikeriaz jokatu nahi duen jendeari ihesbide erraza eskaintzen dio. Bestetik, bilketa kostuak murrizte aldera, nahasian jasotzeko edukiontzi gehiago egoten da gaikakoak baino, eta ondorioz, herritarrarentzat gertuago egoten da kutsatzeko aukera eta erosoagoa zaio berau erabiltzea.

Guzti honek bilketa sistemak berraztertzera derrigortzen gaitu. Birziklagarria den guztia gaika biltzeko sistemak ezagutu eta probatu ditugu. Langa jarrita dago. Frandrian, 6 milloi biztanleko eskualdean, %82ko gaikako bilketa erdietsi dute honezkero. Gipuzkoan lau herri dira hortik gora dabiltzanak, herrialdeko bataz bestekoa %25era ere heltzen ez denean. Beraz Atez Ateko sistema zabaltzea ezinbestekoa da hondakinen kudeaketa arduratsua egin nahi badugu. Inork helburua betetzea bermatuko duen beste sitemarik ezagutzen badu, jar dezala mahai gainean. Ez gara gu izango baldintzak betetzen dituen inongo bilketa sistemari ateak itxiko dizkiotenak. Baina gaur gaurkoz, atez ateko bilketa sistemaren eta edukiontzi bidezkoen artean daukagu aukeratzeko.  Atez Atekoak zero zabor helburua lortzeko bidean jartzen gaituen bitartean, edukiontziek zabortegi kutsakorren eta erraustegien artean hautatzera derrigortzen gaituzte.

This entry was posted in Uncategorized and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.

One Response to Edukiontziak oztopo bat bidean

  1. Pingback: » Hondakinen Aholku Batzordea abiaraziko du urtarrilean Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubieta – SOS

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>