Edukiontziaren beste aldean dagoena: Zarautz Zero Zaborrek Urtetako zabortegira irteera antolatu du larunbatean.

Egungo sistema zabor sortzaile eta kutsatzaileak defendatzaile sutsuak dituela ikusten ari gara egunotan. Sistema hori, denok pairatu behar dugu neurri handi batean. Ekonomikoki, ingurumen kaltetuan eta abar.

Baina badira zuzen zuzenean kalteak pairatzea egokitu zaien herritarrak ere. Konponbidean jarriko gaituen atez ateko sistema ezartzeko galdeketak lau haizetara aldarrikatzen dituztenek, ez diete sekula galdetu etxe ondoan zabortegi ala erraustegirik nahi duten hango bizilagunei. Jarri eta kitto.

Larunbatean Zarauztarrek antolatu duten ekimenean, edukiontzien sistema defendatzen dutenen aurpegirik ilunena ikusteko aukera emango digu. Askatasunaren aitzakitan, kutsatzeko eskubidearen defentsa ezkutatzen da aitzaki horren atzean, bere hondakinak nahaste borraste zikin bat egin eta inolako errurik ez daukan jende honen etxe ondora bidaltzen dute lotsagabe.

Horrelako injustiziari eskubide deitzea ausartzen denik ez da falta gure artean. Larunbatekoa bezalako ekimenek, errealitate kezkagarri hau ezagutzera eman eta konponbideen beharra azpimarratzeko balio dute.

Zita Larunbatean 10:00etan Zarauzko Guria tabernaren aurrean.

Egitaraua eta azalpen zabalagoak Zarautz Zero Zabor-en orrian.

This entry was posted in Uncategorized. Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>