Atxikipenak

Kultur-Kirol arloko pertsonaiek

Mosaiko Erraldoiari Atxikimendua

Gipuzkoako kirol eta kultur arloko pertsonai ezagunek beraien atxikimendua eta sustengua agertu diote Ekainaren 17an egingo den “Aire Garbiak Bira Nazan. Zero Erraustegi” aldarrikapenari.

Irakurri Atxikimendua euskaraz.

Lee el Texto de Adhesión en castellano.

Atxikimendua agertu dutenen artean aurki daitezke:

Ainhoa Aierbe
Pello Zabala
Joseba Tapia
Reyes Leiba
Imanol Agirretxe
Paki Iradi
Jagoba Beobide
Julia San Jose
Hodei Mendinueta
Ainere Tolosa
Joxe Manuel Erasun
Andoni Sarriegi
Juan Carlos Otero
Andoni Tolosa
Asier Izagirre
Aitor Calvillo
Ibon Urbieta
Mikel Troitiño
Oiana Blanco
Peio Saizar
Iñaki Errasti
Haritz Harreguy
Sarai Lizaso
Esne Beltza
Haize Zinkunegi
Iñaki Apalategi
Imanol Ubeda
Edurne Ayuso
Mikel Laskurain
Eñaut Elorrieta
Ixabel Agirresarobe
Napoka iria
Aitor Gorosabel
Aitzol Astigarraga
Joxe Mari Agirretxe
Eñaut Zubikarai
Mikel Mendizabal
Maria Chruickshank
Jon Maia
Aitor Mendiluze
Ion Izagirre
Ibarrako sokatira taldea
Patxi Usobiaga
Aloña Galarraga
Maialen Lujanbio
Uxue Alberdi

Mosaiko erraldoia: Usurbilgo itunak dei egin die herritarrei Ekainaren 17an Aire garbia eska dezaten

(Abajo en castellano)

Usurbilgo itunak “Aire garbiak bira nazan. Zero errausketa” leloarekin ekainaren 17an Saguesen egingo den mosaiko erraldoira joateko eskatuz presntsaurrekoa eman du.

Sinatzaileak:

ELA, LAB, ESK, GREENPEACE, USURBILGO UDALA, GIPUZKOAKO ERRAUSKETAREN AURKAKO KOORDINADORA, EGUZKI, ALTERNATIBA, ARALAR, EZKER ABERTZALEA, EZKER ANITZA, EZKER BATUA, EKOLOGISTAK MARTXAN, GIPUZKOA ZERO ZABOR.

Hemen sinatzen dugunok ondorengoa adierazi nahi dugu:

Gaur egun, gure herrialdean nagusi den hondakinen kudeaketa ereduak herritarren osasuna eta ingurumenean dauzkan ala izan ditzazkeen eragin kaltegarrietaz arduratuta, eredu iraunkorrago eta arduratsuago baten alde egiteko beharra ikusten dugu. Gaur egungo zabortegi kutsakorrak eta hoien irtenbidetzat jartzen duten errausketa gainditu beharra daukagu.

Hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaidak hamarkada luze bat darama Gipuzkoan, eta epe guzti horretan, logikoa den bezala, inork ez du eskatu bere herrian zabortegi kutsakor bat irekitzerik ala errauste planta bat egiterik. Hare eta gehiago, hauek dauden lekuetan ala jartzea proposatu den lekuetan herritarren kontrako erantzun zabala egon da. Horrek esan nahi du hauen beharrik edukiko ez duen kudeaketa eredu bat ezartzeak izan behar duela helburua. Inork nahi ez duena sahiestean oinarritu behar dugu konponbidea.

Errauste planta bat eraikitzeak, osasunean eta ingurumenean dauzkan eragin kaltegarri zuzenez gain, badu kezkatzekoa den beste eragin bat. Eraikitzeak suposatzen duen ehunka miloi euroko inbertsio ikaragarria amortizatzeko hamarkadak behar dira. Gainera, finantziazioa bertara eramaten den zaborraren bidez lortzen denez, hondakinen arazoari aurre egiteko GHHKP-PIGRUGak berak aitortzen duen murrizketa eta birziklapenaren lehentasunarekin lehiatzen du zuzenean. Zentzu horretan, errauste planta bezalako azpiegitura batek oztopo zuzena suposatzen du etengabeko berrikuntza eta aurrerapenean.

Maiatzak 24ean, Bruselan , Europako Parlamentuak 2020 urterako zabortegiak eta errauskailuak desagertu behar dutela dion testua onartu zuen. 479 aldeko boto, 66 aurkako eta 63 abstentzio lortu zituen txostenak, Europako Batzordeari 2014 urterako zabortegiak ixten joateko proposamenak aurkez ditzan eskatzen dio. Halaber, EBko diputatuek, europar legerian 2020rako ezarritako birziklatze helburuak berrikusteko eskatu diote exekutiboari, eta gaurtik hasi eta hamarkada bukaera bitartean, birziklagarriak diren materialen errausketa bazter dezala. Gerben-Jan Gerbrandy txostengile holandarraren hitzak gogora ekarri nahi ditugu:  “Europako parlamentuak eta batzordeak baliabideen erabilpena hobetzeko anbizio handiko plangintza ezarri dute. Estatuek lekukoa hartzeko garaia da. Txosten honetan esaten dena gauzatzeak, hazkunde ekonomikoa, enplegu sorrera eta ingurumen babesa ekarriko luke.

Sinatzaileok Gipuzkoan errauste planta eraikitzeko proiektua bertan behera uztea eskatzen dugu eta bat egiten dugu Gipuzkoa Zero Zabor gizarte eragileak Ekainaren 17an Donostian antolatu duen “Aire garbiak bira nazan. Zero errausketa. Mosaiko erraldoia” aldarrikapen festarekin.

Etsipenean eta ezkortasunean oinarritutako etorkizun grixa albo batera utzi eta gure esku dagoena egin dezagun gure seme-alaba, iloba eta bilobek merezi duten etorkizun koloretsu eta hobeagoa izan dezaten.

Quienes firmamos esta nota, queremos a través de ella expresar lo siguiente:

Estamos preocupad@s por los perjuicios que tiene o puede tener el actual modelo de gestión de residuos sobre la salud de l@s ciudadanos y el medio ambiente, y por ello, vemos la necesidad de trabajar por un modelo más sostenible y responsable. Tenemos que ir más allá tanto de los contaminantes vertederos, como de la incineración que se presenta como su solución.

Se debate desde hace más de una década sobre la gestión de los residuos en Gipuzkoa, y en todo este periodo, como es lógico, nadie ha solicitado un nuevo vertedero tóxico, ni construir una incineradora en su localidad. Es más, en las localidades donde ya existen o eran propuestos para implantarlos el rechazo ha sido amplio. Esto indica que el objetivo ha de ser la implantación de un modelo de gestión que no necesite ni vertederos tóxicos, ni incineradoras.  La solución tiene que basarse en evitar lo que nadie quiere.

Además de los perjuicios directos que conlleva la construcción de una planta de incineración para la salud y el medio ambiente, tiene otra afección preocupante. Su construcción exige décadas para amortizar la necesaria inversión de los cientos de millones de euros. Y como la financiación se consigue a través de la basura vertida en ella, esta compite directamente con la reducción y el reciclaje que como prioridad marca el GHHKP-PIGRUG. En este sentido, una infraestructura como la planta de incineración es un obstáculo directo hacia la continua innovación y el progreso.

El 24 de Mayo, se votaba en Bruselas un texto en el que claramente se pide que para 2020 deben desaparecer las incineradoras y los vertederos de Europa. El informe, aprobado con 479 votos a favor, 66 en contra y 63 abstenciones, pide a la Comisión que presente propuestas antes de 2014 para prohibir gradualmente los vertederos de residuos. Los diputados también exigen al ejecutivo de la UE que revise los objetivos de reciclaje para 2020 establecidos en la legislación comunitaria y elimine, de aquí al final de la década, la incineración de materiales reciclables. Queremos recordar las declaraciones del ponente del informe, el holandés Gerben-Jan Gerbrandy, “El Parlamento Europeo y la Comisión han establecido una serie de planes ambiciosos para mejorar el uso de los recursos. Es hora de que los Estados miembros recojan el testigo. La aplicación de este informe supondría crecimiento económico, creación de empleo y protección del medio ambiente.”

L@s firmantes de esta adhesión, solicitamos que se abandone el proyecto de construcción de la planta de incineración propuesta para Gipuzkoa, y apoyamos la fiesta reivindicativa del Mosaico Gigante, bajo el lema “Aire garbiak bira nazan. Zero Errausketa”, que GZZ ha organizado para el 17 de Junio en Donostia.

Rechacemos el futuro gris que se basa en la resignación y el pesimismo, y hagamos todo lo que esté a nuestro alcance para que nuestr@ hij@s, sobrin@s y niet@s tengan el mejor y más colorido futuro que se merecen.

Utzi erantzuna