Zer da FLASH MOB?

ZERGATIK FLASH MOB?

“Hartu nahi dut arnas” ozenki abestuz, dantzatuz, osasunaren alde, MORATORIA eskatuko dugu.

Flashmob honen bitartez hiru ideia garrantzitsu zabaldu nahi ditugu: konexioa, pasioa eta behetik gorako deia.

  • Bildu eta guztiok zerbaiten parte sentituz herri anitz bat irudikatuko dugu, hazten joango dena.
  • Dantzaren bitartez bihotz asko ukitu ditugu eta topiko askorekin puskatuko dugu.
  • Komunitate honek Foru Aldundiari dei bakar bat egiten die. Herria agintariei dei egiten ari zaio. Badakigu errausketa txarra dela, denbora bakarrik eskatzen dugu: MORATORIA.

Dantza osasuntsua da. Indar eraldatzaile askokoa. Kutsakorra, erraz zabal daitekeena.

ZERGATIK ZUBIETAN? ZERGATIK MARTXOAK 20AN?

Zubietan erre nahi dituzte gipuzkoarron hondakinak. Zubietara goaz zubietarrei gipuzkoarrok bakarrik utziko ez ditugula adieraztera. Ez dute hori merezi. Gure babesa eta elkartasuna adieraziko diegu.

2.009ko martxoak 16ean Usurbilen atez ateko bilketa selektiboarekin hasi zen. 2.011ko martxoak 20ean bigarren urteurrena ospatuko dugu.

Martxoaren 20an arazoa eta irtenbidea irudikatuko ditugu.

Elkarbanatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>