Elur bola handi hasi da. Jendetza errausketaren aurkako martxan.

Antolatzaileen espektatibak luze gainditu zituen errausketaren aurka antolatutako martxara joandako jendetzak. Bezperan egin zuen eguraldi kaxkarra kontuan hartzen badugu are eta handiagoa izan zen ezustea. Geroz eta handiagoa bihurtu behar dugun elur bola hori hain handi hasteak gaiarekiko kezka jendartean oso txertatuta dagoela adierazten du. Aurrekoan, erokeria gelditzea lortu genuen, eta, oraingoan ere, zalantzik ez izan, behin betiko gelditzea lortuko dugu. Partida hasi besterik ez da egin.

Zubietako frontoia lepo bete zuen jendetzak ekitaldi nagusian

Jendea Letamendin elkartzen. Errauste planta eraikitzeko egindako zulo itzela eskubitan.

Lasarte Letamenditik ikusita. Erauste plantatik oso gertu dagoen herrietako bat.

Baten bat azkar ibili da zaborra erraustegira eramaten. Nonbait ez da jakitun geldituko dugula. Zaborra eta erraustegia, maitemindutako bikote banaezina.

Jendetza ekitaldi nagusian eta Burua eta bihotzaren aldarrikapenarekin

Pankarta erraldoia Zubietako errebote plazan

Usurbilgo zutabea Zubietara iristen

Zubietatik Letamendira abiatu zen zutabea

 

Hitzordu berriak iragarrita:

  • Martxoaren 12an Andoainen manifestazioa
  • Maiatzaren 29an ekitaldi berezi bat. Xehetasunak aurrerago emango dira.
Kategoria: Errausketaren Aurkako Mugimendua, Erraustegia, Gipuzkoa, Herri eragileak, Mobilizazioa, ZZ berriak. Gorde lotura.

2 erantzun Elur bola handi hasi da. Jendetza errausketaren aurkako martxan.-ri

  1. Pingback: Zubietan bilduta milaka gipuzkoarrek “Errausketarik ez!” egin dute aldarri | Zero Zabor

  2. egilea: Patxi

    Dudarik gabe elur bola gero eta handiagoa da. Harrigarria da errauskailua planteatzea Debagoienan %77a edoTolosan %72 oso bereizte tasak altuak dutenean, azken herri honetan, hain ematza onak ematen ari den sistema erabili gabe, hau da, atez atekoa, hilabete gutxitan bereizte-tasan %29tik %72ra pasa da, orduan non dago zailtasuna eraginkortasunarekin birziklatzeko?Agian batzuen patriketan?

Erantzunak itxita daude.