Zaborzaleak

Gezurra badirudi ere bada gure artean zaborra gogoko duen jendea. Zaborra sortzea ekidin daitekeela jakin arren, bereak eta bi egiten dituzte hori lor ez dadin. Zaborra egin dute bere aberastasunaren ikur. Zaborra behar dute, herritarren osasunaren eta herritarren zergen kontura asmatu duten negozio kutsakorrak dibidenduak bana ditzan zaborzaleen klub pribilegiatuko kideen artean. Beraien zerbitzura dituzte hainbat komunikabide. Hauen bidez, egi-erdiak eta gezur osoak zabalduz, iritzi publikoa beraien interesen alde jartzen dute.
Beraien egitasmoek, ez diote hondakinekin daukagun arazoari irtenbiderik bilatzen. Zaborrarekin negozioa egitea da haien egitasmo bakarra. Inon onartuko ez litzatekeen utzikeri hori berdez makilatzeko jarritako egitekoak ez ere dituzte betetzen. Horren adibiderik garbiena GHHKPO-PIGRUG plan orokorra dugu.

Errausketaren negozioa

Datuak, gertaerak, jarrerak pixka bat aztertzen hasiz gero, segituan konturatuko gara batzuek erabakiak hartuak dauzkatela eta egiten duten guztia erabaki horri bidea irekitzeko egiten dutela. Horrela uler daitezke PIGRUGean topa daitezkeen kontraesan handiak esaten denaren eta egiten denaren artean.

Zeinek erre nahi ditu hondakinak blogerako esteka

Manipulazioa

Hondakinak erraustuz asmatu duten negozioak arrakasta izan dezan, zaborra sortuko duen gizartea behar dute. Zaborrik ezean, arazorik ez, eta arazorik ezean, nola eskatu herritarrei bere xoxak azpiegitura erraldoi, garesti eta kutsatzaileak eraikitzeko? Beraz, zaborra sortzea ekiditen duten neurrien kontra egin beharra daukate beraien interes zitalak babestuko badituzte. Beste era batera esanda Zero Zabor ekimenak blokeatu behar dituzte, murrizpena, berrerabilpena eta birziklaia maila anekdotiko eta propagandistiko batera mugatuz. Atez ateko bilketa sistema arrakastatsuaren aurka zenbait erakunde garrantzitsutako ordezkariek eta beraien kontrolpeko hedabideek daramaten manipulazio eta intoxikazio kanpaina adibide garbi bat da. Manipulazio horren erakusle ondorengo notizia dugu. Errausketaren defentsan lerratutako hedabide honetan, Atez Atekoaren alde egiteko argudioa izan beharko luketen datuekin, herriotako biztanleria zenbatekoa den ezkutatuz, Atez Atekoari aurka egiteko titularra osatu dute. Behean ikus daiteke adibide hori:

Manipulazioa – Iritzi Publikoa Fabrikatzen

Utzi erantzuna