Etxean konposta egiteko izena emateko aukera zabaldu du Urola Erdialdeko mankomunitateak

Urola Erdialdeko Udal Elkarteek, autokonposta egin nahi dutenek izena emateko aukera zabaldu dute. Izen emateko nahikoa da “lorategi txiki bat edo baratza bat izan” eta 943- 857319 telefono zenbakira deitzea edo ueue@udal.gipuzkoa.net helbidera idaztea urtarrilaren 31a baino lehen.

Azpeitia Zero Zaborretik, dei egiten diete herritarrei, autokonpostaren aldeko hautua egitera eta ezinezko dutenei, mezu hau zabaltzera.

Ohar ofiziala:

ETXEAN KONPOSTA EGITEKO IZENA EMATEKO DEIALDIA

“Urola Erdialdeko Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailarekin batera abian jarri nahi du etxean konposta egiteko 6. kanpaina. Horren helburua norberak bere etxean sortutako materia organikoa konpostatu eta berrerabiltzea da.

Bertan parte hartzeko lorategi txiki bat edo baratza bat izan behar da, gero prozesu horren ondorioz lortutako konposta bertan berrerabiltzeko. Kanpaina honetan parte hartu nahi dutenei konpostagailua, horren erabilpenerako ikastaroa eta liburuxka, eta aholkularitza zerbitzua (sortzen diren zalantzak argitzeko telefonoz edo posta elektronikoz) dohain emango zaizkie.

Izena eman nahi dutenek Urola Erdialdeko Udal Elkartera (943- 857319 edo ueue@udal.gipuzkoa.net). Epea urtarrilaren 31an, asteartea, amaituko da”.

Elkarbanatu
This entry was posted in Uncategorized and tagged , , . Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>