Europako parlamentua ere murriztu eta birziklatzearen alde eta zabortegi kutsakor eta erraustegien aurka

Ostegunean, Europako Parlamentuak, gehiengo handiz erraustegi eta zabortegi kutsakorren aurka neurriak hartzen hasteko erabakia hartu zuen. 2020tik aurrera, birzikla daitezkeen gaiak erraustea galaraziko du.

Onartutako proposamena

Zer erraustu nahi dute Gipuzkoan? Birziklagarria ez dena bakarrik?

Gipuzkoan egin nahi duten erraustegiaren txosten teknikoan jartzen duenez, bideragarria izan dadin plastiko, paper, kartoi eta ohial mordoa erre behar dituzte. Horiek dira balio kalorifiko handiena daukaten hondakinak, hain zuzen birziklagarriak direnak. Erre ezin badira, beharrezko efizientzia energetikoa lortzetik oso urrun ibiliko litzateke errauste planta.

Beraz, Europako Parlamentuak onartutakoaren aurka doa zuzen zuzenean Gipuzkoan eraiki nahi duten errauste planta. Kontuan izanda erraustegia amortizatzeko udalek 20-30 urteetan zaborra sortzen eta bertara eramaten segi beharko luketela, 2020ko data horretara iristean zein da erraustegiaren bultzatzaileen asmoa? Europako legeriari uko egitea? Herritarroi erabiliko ez den zerbaitengatik beste 10 urtez ordaintzera behartzea?

Zenbaiten hipokresia. Kanpoan uso, etxean otso

Ez dugu gustokoa alderdi politikoen aipamen zuzenik egitea. Alderdi guztietako jendea ezagutzen dugu, botoemale, militante, nahiz kargu publiko, pertsonalki Zero Zabor politikekin bat egin eta hauek babesten dituztenak. Baina zenbait zuzendaritzaren jarrerak, oraingoan aipamen bat egitera behartzen gaitu.

PNV, PSE eta PPko ordezkariek Europako Parlamentuan proposamen honen alde bozkatu zuten egun berean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan errauste planta eraikitzeko eskaera onartu zuten.

Jarrera hau guztiz salatzeko modukoa da. Politika makilajerako erabiltzea. Gauza bat esan eta bestea egin. Errausketa bultzatu behar badute, gaikako bilketa eraginkorra oztopatu behar badute, zintzo joka dezatela eta garbi esan dezatela. Esan dezatela ere Europatik datozen zuzentarauen aurka daudela. Herritarrek hori jakiteko eskubidea daukate.

Berria: Birzikla daitekeena erraustea galarazi nahi du Europako Parlamentuak

Argia: Europako Parlamentuak eskatu du 2020rako galaraztea birzikla daitekeen edozer erraustea

Gara “Batzar Nagusietako oposizioak errauste plantaren aldeko jarrera berretsi du

Diario Vasco “La oposición pacta mociones a favor de las infraestructuras y deja sola a Bildu

Noticias de Gipuzkoa “Garitano plantea paralizar el puerto, la incineradora y el TAV para combatir la crisis

http://paperekoa.berria.info/harian/2012-05-25/014/001/Birzikla_daitekeena_erraustea_galarazteko_eskatu_dio_Europako_Parlamentuak_Bruselari.htm#despiezea1
Elkarbanatu
This entry was posted in Uncategorized. Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>