GZZ Gipuzkoan hondakinen arazoari aurre egiteko lanean dauden taldeen sinergia lortzeko sortutako eragilea da. Gipuzkoan hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman eta konponbidea gauza dadin eragitea da gure helburua, hau da, Gipuzkoa Zero Zabor lurralde izenda dadin eta Zero Zabor programa bat aplika dadin lortzea.
Horretarako lehen aipatutako taldeekin batera jardutea da gure asmoa eta talderik ez dagoen herri eta eskualdeetan berriak sortzea. Horrekin batera, zero zabor ereduarekin bateraezina den errauste planta eraikitzeko Usurbilgo itunak eskatzen den moratoria bultzatu nahi dugu, eredu iraunkorrak gauzatzeko aukera izan dezagun.
Gipuzkoan lanean ari diren ZERO ZABOR taldeak:
Debagoiena
Aretxabaleta Zero Zabor
Arrasate Zero Zabor
Bergara Zero Zabor
SanMarko
Zubidon – Donostia Zero Zabor
Sasieta
Zumarraga-Urretxu Zero Zabor
Tolosaldea
Anoeta Zero Zabor
Urola Erdia
Urola Kosta
Getaria Zero Zabor
Orio Zero Zabor