Gipuzkoako Aldundiak zaborra EHtik kanpora eramango du, espainiako Meruelora hain zuzen

Donostia - meruela zaborra kanpora

  • Organikoa konpostatzera, behin behinenan, EHko beste lekuetara eramatea (Itsasu eta Funes) eskandalutzat zutenek, zaborra EHtik kanpo eramango dute, Espainiako Cantabrian dagoen Meruelora.
  • Egunero 25 kamioi zabor bueltaka ibiliko dira, bakoitzak 350 km joan etorrian, 8.750 km egunean guztira.
  • Organikoa Funesera eramaten segiko dute.
  • Eusko Jaurlaritzak Zubietan TMBa eraikitzeko baimena oztopatu izan ez balu, honezkero errefus hori dena Gipuzkoan bertan tratatu ahal izango zen. Orain, Gipuzkoar guztion poltsikotik ordainduko da Zabor Turismo mota hau.
  • Gipuzkoako Aldundiak, egin nahi duen errauste plantako eskoriak eta errauts toxikoak non isuriko dituen argitu gabe segitzen du.

Konponbidea ez da zaborra esportatzea, konponbidea zaborrik ez sortzeko zero zabor estrategiak garatzea da.

Kategoria: GFA - Gipuzkoako Foru Aldundia, GHK, Gipuzkoa, Zabortegia, ZZ berriak. Gorde lotura.

Erantzun bat Gipuzkoako Aldundiak zaborra EHtik kanpora eramango du, espainiako Meruelora hain zuzen-ri

  1. egilea: Patxi

    Hauei bost axola non kutsatu errauskailuaren bidean denak balio du. Esango baliete hondakinak Ipar Polora eraman behar dituztela seguru hara eramango lituzkeela. Diruarengatik edozer

Erantzunak itxita daude.