GURASOSek proposatzen duen bide orria eskematikoki

(Gurasos-en blogetik hartua)

GURASOSek hondakinen gaiaren inguruan ADOSTASUNA lortzeko helburuarekin, datorren larunbatean (abenduaren 17an) merienda-bilkura antolatu du Donostiako Gipuzkoa plazan, eta familia zein herritarrak gonbidatzen ditu bertara etor daitezen: «Gurasoak gara, eta guraso bezala, «pelmak» gara. Eta gure alaba eta semeengatik ez dugu etsiko. Guretzat beraiek dira garrantzitsuena, beraiek dira etorkizuna. Adostasunaren bidean sinesten dugu, eta horregatik proposatu dugu gaiari irtenbidea emateko bide orria, eta beste behin hautu horren aldeko aldarrikapena egingo dugu datorren larunbatean. Akordio bat lortzeko oraindik garaiz gaudela esateko joango gara, informazio gehiago, eztabaida gehiago eta adostasuna nahi ditugula esateko joango gara. Guztiok merezi dugulako. Gipuzkoak merezi duelako. Bat egin dezagun guztiok giro alaian!».

 

 

 

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.