GZZ prentsaurrekoa. Martxoaren 20ko Flash moberako deialdia

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak Martxoaren 20rako Zubietan Flash Mob-a antolatu dugu.

FLASH MOB dantza erraldoi bat da, koreografia jakin bat jende askoren artean egitea, inguru urbano batean.

Kasu honetan Zubieta aukeratu dugu Flash mob-a egiteko.

Ez da kasualitatea. Tokia eta egunarekin arazoa eta irtenbidea irudikatu nahi ditugu.

Zubietan, gipuzkoarron hondakinak erretzeko errauste-planta toxikoa bertan eraiki nahi dutelako.

Martxoak 20, atez ateko hondakinen bilketaren 2. urteurrena ospatzen dugulako. Usurbildarrak 2009ko martxoaren 16an hasi ziren.

Dantzan jarriko gara, Zubietarrei elkartasuna eta kariñoa erakusteko. Kartelak ere hori transmititzen du. Txuri beltzezko proiektua da erraustegia, eta guk koloretako mundu alaia nahi dugu, dantzan egiten duena, bere kideei elkartasuna adierazten diena, hondakinekiko arduraz jokatuz murriztu, berrerabili eta birziklatu nahi duena eta osasunaren eta ingurumenaren zaintza lehenesten eta babesten duena.

Zubietako erraustegia ezkutatu nahi dute. Donostian jarri dute, baina atzeko gelan, Zubietan, inork ikus ez dezan. Zulo bat egin dute, inork ikus ez dezan. Tximinia estali diote, inork ikus ez dezan. Kartelarekin Foru Aldundiari arrazoi eman nahi diogu: erraustegiarekin horixe pasatzen da, ikuste hutsak gaixotzen gaitu.

Horregatik Gipuzkoar guztiei dei egiten diegu Martxoaren 20an Zubieta dantzaz bete dezagun. 2000 gipuzkoar elkartu behar gara Zubietan.

Abestia propio atera dugu egun horretarako. Letrak guztia esaten du. Eta Mikel Erguinek atera duen koreografiak letra jarraitzen du.

Dantza erraza da. Gainera, herriz herri ari gara entseguak antolatzen. Herri guztietako gipuzkoarrei dei egiten diegu, entseguak antolatu ditzaten. Gu joango gara dantza erakustera, herri guztietatik jendea etortzea nahi dugulako, arazoa gipuzkoar guztiona denez irtenbidean ere denok parte hartu behar dugu.

Egunean bertan ere egingo ditugu entseguak, dantza ikasi gabe etortzen direnenentzat.

Eguerdiko 13:30tan dantzatuko dugu, baina goizeko 10:30tatik egongo da zerbait, dela entseguak, dantza ikuskizunak ( euskal dantzak, break dance, dantza latinoak …. Porrotx eta Marimotots-ek ere dantza erakutsiko diete txikienei, eguerdiko 12:30tan.

Informazio guztia gure web orrian daukazue. Bideo tutorialak egin ditugu, egitaraua, abestia deskargatzeko… web orrian aurki dezakezue guztia:
www.gipuzkoazz.com/zerozabor/flash-mob

Horixe bada, herri guztiei entseguak antolatzeko deia eta gipuzkoar guztiei martxoaren 20an Zubietara etortzeko deia.

Osasunaren alde, MORATORIA, errausketarik ez.

De Prentsaurrekoa
This entry was posted in Adierazpena / Declaracion, Ekitaldiak/actos, Mobilizazioa, Zero zabor. Bookmark the permalink.

One Response to GZZ prentsaurrekoa. Martxoaren 20ko Flash moberako deialdia

  1. Pingback: Otsaileko albiste, iritzi eta deklarazio gehiago « Zero Zabor

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>