GZZren hitzaldiak han eta hemen

Ordiziko hitzaldia

GZZk hitzaldiak ematen segitzen du. Azken asteotan Asteasu (30 lagun), Ordizia (100dik gora lagun), Zaldibi (80 lagun), Mutriku (100 lagun), Legazpi (60 lagun), Pasaian (30 lagun), Irura (20 lagun) eta Zarautzen (60 lagun) eman dugu “Zero Zabor: Posible al da Atez Atekorik gabe?” hitzaldia.

Entzuleek, kasurik gehienetan, informazio gutxi daukate, eta daukaten gutxia okerra dela ikus daiteke hitzaldiotan. Hedabide nagusien bidez iristen den informazioaz gogoeta egiteko baliagarria izan beharko luke honek. Zein da haien funtzioa? Informatzea? Iritzi publikoa norabide jakin batean bideratzea?

Adibidez, jende askok uste du Usurbilen goizeko 6:30-8:30 artean atera behar direla hondakinak, eta ordutegi horretatik kanpo atera ezkero, isuna jartzeko arriskua daukazula. Edota egunen batean nahastu eta zerbait gaizki ateratzeagatik isuna jartzen zaizula. Asko dira horrelako uste okerrak eta gehienak ez dira entzuleek asmatutakoak, zenbait politikari eta hedabidek zabaldutakoak baizik.

Zaldibiko hitzaldia

Datuak, argudioak eta azalpenak entzutean aldiz jarrera hoiek aldatzen dira. Bitxikeri bezala, Atez Atekoaren aurkako kanpaina egiten ari diren hainbat zinegotzik hitzaldietan, datuen aurrean, zirrikituren bat bilatu nahian esandakoak.

Villabonan zinegotzi batek errausketaren kalteei buruz ari zela ze minbizirekin hil nahi dugun aukeratzeko eskubidea daukagula bota zuen. Aretoan entzun zen marmarra edonork imajina dezake.

Astigarragan erraustegia egitea justifikatzeko eta Zero Zabor bidea hamarkada batzutan atzeratzea justifikatu nahian, “zer dira ba 20 urte?” galdera entzun genuen beste zinegotzi baten ahotik.

Legazpin, PSOE-PSMk 12. kongresuan Zero Zaborren eta Atez Atekoaren alde onartu duen txostena aipatzearen ondorioz, alderdi horretako zinegotzi batek esan zuen beraiek ez daudela Atez Atekoaren aurka ez eta errausketaren alde. Arazoa hemen Atez Atekoa zintzilikarioekin egiten omen dela da. Guk dakigula ez du zintzilikariorik gabeko Atez Atekoa egitea proposatu udalean gaikako bilketa eraginkorra egiteko.

Asteasuko hitzaldia

Zarauzko hitzaldia

Informazio eta eztabaida saioek ematen dituzten emaitza onak ikusita, horretan aurrera segituko dugu etenik gabe. Hurrengo astean Ormaiztegin, Eibarren eta Eskoriatzan izango gara.

Elkarbanatu
This entry was posted in Uncategorized. Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>