GZZren prentsa oharra: Donostiako udalbatzak hondakinekin kutsatzeko aukera onartu duela eta.

GZZ logo berria

GZZek, Donostiako udalbatzak, 2014ko otsailaren 27an, hondakinen ordenantza aldatzeko hartutako erabakiarekin hamarkada bateko atzerapausua egin duela salatu nahi du prentsa ohar honen bidez. Izan ere, Eneko Goia zinegotziak aurkeztu, eta oposizioko alderdi guztien (EAJ, PSE, PP) babesarekin ordenantzan onartutako aldaketekin, aurrerantzean, Donostian hondakinekin kutsatzea libre izango dela erabaki zuen Donostiako udalbatzak. Erabakiak ez du praktikan aparteko eraginik izango, orain arteko ordenantzak horren debekua arautzen bazuen ere, betetzen zela bermatzeko bitartekorik ez baitzegoen Donostian, baina printzipio mailan atzerakada garrantzitsua da, bitarteko egokiak bilatzeko borondaterik eza adierazten baitu.

Jokabide honek, ingurune osasungarri batean bizitzeko herritarren eskubideari zenbait alderditako kargudunek dioten begirune eskasa agerian jartzen du. 2002 urtean, eskubide hori babesteko, ordenantzan hondakinak nahasteko debekua sartzeko inolako arazorik izan ez zuten alderdi berberek, 2014 urtean guztiz kontrakoa onartu dute. 2014an hondakinak nahasteak 2002an bezainbesteko kalteak eragiten ditu. Aldatu den gauza bakarra, oposizioan dauden alderdiek hondakinen kudeaketa hautes lehian posizioak irabazten saiatzeko tresna bilakatu izana da. GZZek erabilpen honen larritasunaz ohartarazi nahi die herritarrei. Politikarien zeregina, herritarren arazoak konpontzea da, eta ez, arazorik ez dagoen tokian arazoak sortzea. Gure osasunak ezin du inoren hautes espektatiben biktima izan.

Gipuzkoan aurrerapauso handiak ematen ari gara hondakinen kudeaketan, Europatik interes handiz segitzen ari diren aurrerapausuak. Zabortegien eta errausketaren Gipuzkoa atzean utzi eta Zero Zabor Gipuzkoa eraikitzeko bidean lixkarrak utzi eta arduratsu jokatzeko dei egiten diegu eragile eta herritar guztiei.

Elkarbanatu
This entry was posted in Zero zabor, ZZ berriak. Bookmark the permalink.

2 Responses to GZZren prentsa oharra: Donostiako udalbatzak hondakinekin kutsatzeko aukera onartu duela eta.

  1. Pingback: Donostian hondakin organikoa bereiztea ez da derrigorrezkoa izango | Zero Zabor

  2. Hello excellent website! Does running a blog similar to this require
    a lot of work? I’ve no knowledge of programming but I was hoping to start my own blog
    in the near future. Anyways, if you have any suggestions or tips for new blog owners
    please share. I understand this is off topic however I
    just needed to ask. Thanks!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>