Harremana

18 erantzun Harremana-ri

  1. egilea: Leire

    kaixo zz kideak!
    Eskaera bat egiteko idazten dizuet. Iñauteriak direla eta, mozorroa prestatzen ari gara lagun batzuk, eta zera pentsatu dugu: lady gaga eta ZZ bihurtuta Hernanin barrena ibiltzea. Horrekin batera, flash moberako erabiltzen ari zareten kantua nahi genuke, tabernetan jartzeko gu sartzen garenean, eta hartara, gehiagotan jartzeko aukera ere izango lukete. Baina ez dakigu kantua nola lortu. Zuek baduzue mp3an? Edo bidaltzeko moduren batean?

    Eskertuko genuke!

  2. egilea: xole aramendi

    Kaixo Ainhoa!

    Ikusi dut igandean Usurbilen duzuen zita 12.30etan dela. Baina Zumaiako hitzorduaren arrastorik ez dut ikusi zuen orrian. Zein egunetan eta ze ordutan da?

    Ostiralerarte,

    Xole

  3. egilea: LANDEN

    ZER EGIN BEHAR DA ZUEKIN KOLABORATZEKO?

    • egilea: admin

      Kaixo Landen
      Nongoa zara? Zure herri edo eskualdean zero zabor talderik daukagun jakiteko da. Gainerakoan harremanetan izango gara ze ekarpen egin dezakezun jakiteko.
      Eskerrik asko zure eskeintzagatik

  4. egilea: aitor

    kaixo, zalantza bat sortu zait, zuen web horria bisitatu eta dena zaborren kudeaketan inguruan doa, ados, taldearen funtsa eta izenak hori du helburu, baina nik uste haseran ere lan egin behar dela, hau da, nere uste apalean produktuen dakarten gain bilketa eta biltzeko erabiltzen diren materialen inguruko lege bat lortu beharko litzateke, horrek beste dena askoz gehiago erraztuko bait du.

    • egilea: Gipuzkoa Zero Zabor

      Kaixo Aitor. Ez zaizu arrazoirik falta. Hondakinik onena sortzen ez dena da. Sortzen ez den hondakina ez da, ez bildu, ez garraiatu, ez birziklatu behar. Kutsadura, azpiegitura eta kosteetan hobekuntza nabarmenak eragiten ditu prebentzio politikak.
      Dena den, saiatu gara hori gure blogean azaltzen. Behar bada ez dugu asmatu. Zero Zabor azalpenean (moldaketa txiki batzuk egingo ditugu aurki), murrizketa, zero zabor filosofian eragiteko lehen maila dela diogu. Murrizketaren barruan sar dezakegun berrerabilpenean oinarritutako ekonomia antolatzearen garrantzia azpimarratzen dugu baita ere. Hainbat udalek murrizketa bultzatzeko abiatutako ekimenen berri ematen saiatzen gara, tuperren banaketa kasu, horren garrantzia azpimarratuz.
      Gizarte baten funtzionamenduan gehien eragiten duten neurriak legeak dira. Zuk diozun bezala, beharrezkoa litzateke legeek produktuek eraman ditzaketen bilgarriak, produktuen diseinuak, bai materialei dagokionez, bai hauek elkartuta doazen erari dagokionez, arautzea.
      Arauen eragina oso garbi ikusten da atez atekoaren emaitzetan. Arauek jokabide bat ala bestea nagusitzea egin dezakete. Zoritxarrez, murrizketan eragiteko legeak egiteko eskumenak dituzten erakundeetan, ez da ikusten norabide honetan serio joateko borondaterik. Gasteizko legebiltzarrak adibidez, hondakinen lege bat egiteko eskatuz 35.000 sinadurarekin aurkeztutako herri ekimena, eztabaidatu ere egin gebe bota zuen atzera aurreko legegintzaldian. Europako Batzordeak berriki egindako bide-orriak eragina izan dezan itxaron beharko dugu oraingoz. Hori bai, gu ere gure aldetik lege hoiek aldarrikatuz inoren zain egon gabe.
      Mila esker zure parte hartzeagatik.

  5. egilea: Ana

    Kaixo. Zuen hitzaldietan, beste gauza interesgarri askoren artean, umeen pixoihalak eta konpresa eta tanpoiak ateratzeko aukera nola kudea daitekeen azaltzen duzue. Pixoihalei buruz uste dut badaudela alternatiba batzuk, uste dut Gipuzkoako haurtzaindegiren batean erabiltzen ari direla, baina ez dut gogoan non. Konpresa eta tanpoirik ez erabiltzeko, berriz, modu erraz eta ekologiko bat dago, behar bezalako zabalkunderik ez duena (tira, gu koadrilatxo bat bagaude aspaldi erabiltzen duguna): ilargi kopa edo kopa menstruala da, merkea eta zero zabor sortzen duena. Interneten nahi beste informazio dago.

    • Kaixo Ana
      Lehenik eta behin eskerrik asko zure ekarpenagatik, eta bide batez zorionak hondakinen arazoari erantzuteko daramazuen praktika zuzenagatik. Zuk aipatzen dituzun pardel eta tanpoi berrerabilgarrien berri badugu.
      Berrerabilpenaren atalean gehienbat produktuak erosterakoan sortzen diren bilgarrietan zentratzen gara, baina zuk aipatzen dituzunak ere aipatzen ditugu. Egia da, pardel berrerabilgarrien kasuan erabiltzaileei denetik entzun izan diegula. Batzuk oso gustora daude, beste batzuk lan gehiago ematen dutela azpimarratzen dute.
      Positiboki baloratu arren, zuhurtziaz jokatzera behartzen gaitu horrek. Horrelakoak bultzatzen ditugu eta inolako zalantzarik gabe erabiltzearen aldekoak gara, baina era berean, benetako alternatiba izan dadin eta oraingo sistemarekin baldintza egokietan lehiatu dezan, bestelako bideak ere bultzatu beharko genituzkeela uste dugu. Adibidez, ikerketa eta garapenaren bidetik material birziklagarriz ala konpostagarriz osatuko partelak diseinatzea, pardel berrerabilgarrientzako garbiketa zerbitzuak antolatzea (haurtzaindegietan adibidez?)… Hobekuntza lerro ireki bat dago hor eta ekarpen guztiak dira onak.
      Bukatzeko aipatzen duzun materialarekin lan egiten duten batzuen blogaren esteka bidaltzen dizugu:
      http://www.meitaimaitie.com/
      Eskerrik asko eta ondo izan

  6. egilea: Jon

    Nik Suitzan ikusi izan dudan eredu bat azaldu nahi nuke. Suitza gure honen antzeko herrialdea da: populazio haundia, lur gutxi ta industrializazio maila altua. Zaborrekin gure antzeko arazoak dituzte. Eta kantoien artean desberdintasunak badaude ere, nik eredu hau ikusi izan dut:
    – Atez ateko sistema soilik birziklatu ondoren geratzen den zatiarekin egiten da. Hau da, ez kartoi, edukiontzi, beira edota organikoa ez dena.
    – Sistema hontan, erretxazuzko zati hau derrigor Administrazio publikoak banatutako poltsetan sartu beharra dago. Bestela, ez dira jasotzen eta beraien jabeei isuna ezartzen zaie. Non dago kakoa? Poltsa hauek izugarri garestiak direla. Bada, jendea saiatzen da erretxazuzko zatia ahalik eta txikiena izatez.
    – Honekin, beste zaborren kudeaketa errazten da, birziklatze mailak berdin lortzen dira (jendeak erretxazura zer botatzen duen kontrolatuta, badaukagu informazio nahikoa kontrola egiteko) eta hirigintza mailan errazagoa egiten da (ez dago hainbesteko azpiegiturak ezarri beharrik edozein kaletan; hirigintzan lan egin duenak ziur ulertuko nauela, jada bada zaila kale batean argiak, haltzariak, zerbitzuak etabar ezartzea, beste elementu bat horrela ganoraz ipintzeko). Bestalde, denbora errejimenek ez lukete hain zorrotzak beharko zabor mota guztientzako.
    Zer uste duzue? Ez al litzateke errazagoa izango, eta eraginkortasun berekoa? Nire iritziz bai, baina hau nire iritzi pertsonala da.

    • Kaixo Jon
      Eskerrik asko zure ekarpenagatik. Eztabaidan elementu eta esperientzia berriak sartzea oso aberasgarria da. Aipatzen duzun ereduaren gainean zenbait galdera, gogoeta eta kontraste.
      Ezagutzen al duzu zenbateko gaikako bilketa maila lortzen duten zuk aipatzen duzun sistemarekin. Azken finean emaitza da begiratu behar den lehen puntua sistema balekoa den ala ez jakiteko.
      Hemen badago zuk aipatzen duzunaren antzeko esperientzi bat, Itsasondon. Itsasondon gaiako edukiontziak daude, organikoarena barne. Errefusa atez ateko posteetan ateratzen da, baina zuk diozun sisteman bezala, birziklaezina den zatia bakarrik onartzen da. Sistemak eman dituen emaitza errealak ez ditugu ezagutzen. Bultza duten teknikariek %80 gaika biltzea lortzen dutela esan zuten publikoki. Baina letra txikia begiratuta datu erreala ez dela ikus daiteke modu errazean. Errefusa biltzeko kuboan dagoen errefusa bakarrik hartzen dute kontutan zenbaketa egitean, eta beste guztia gaika bildutakotzat jotzen dute. Kale garbiketan sortzen den errefusa ere ez dute kontutan hartzen. Beraz datu errealen faltan, gauzak ondo egin nahi dituen jendeak dauzkan ihesbide errazak kontuan hartuta ez dugu uste benetako alternatiba izan daitekeenik zoritxarrez. Zoritxarrez diogu, onena emaitza onak lortzeko hainbat sistema egotea litzatekeelako eta hoien artean hautatzeko aukera izaatea.
      Zuk aipatzen duzun ereduari, Itsasondokoari bezala, ihesbide errazak ikusten dizkiogu. Edukiontziek aukera paregabea ematen dute zabor nahasia nork bota duen jakin gabe bertara bota eta kutsatzeko.
      Suitzako emaitzak ezagutzea interesgarria litzateke. Aztertu beharko litzateke herrialde bakoitzeko jendearen jarrera. Leku batzuetan arauen errespetua altuagoa da besteetan baino bere alde on eta txarrekin.
      Aipatzen dituzun beste kontu batzuk, hondakinak ateratzeko denbora tarteak adibidez, hemen behintzat edukiontziekin ere ezarrita daude. Gero betetzen diren edo ez, malguago jokatu ala ez, herri bakoitzean hartu beharreko erabakia da, baina ez da edukiontzi bidezko sistemaren eta atez atekoaren arteko ezberdintasun garrantzitsu bat. Atez Atekoa dagoen herrietan praktikan denbora tarteak oso luzeak dira.
      Bestetik udalari eta erakundeei bilketa sistema bat, edozein delarik ere, hasieran antolatzea beti suposatuko dio lana. Baina horertarako daude erakundeak, herritarrei zerbitzu ona eman, haien ongizatea zaindu eta gauzak errazteko. Zentzu horretan nabarmendu behar dugu atez atekoak herritarrari hondakinak ateratzea errazten diola, bilketa puntua hurbilduz, hondakinekin edukiontziraino bueltaka aritu beharra ekidinez.
      Gaia aldatuz, Suitzan ezarrita al dago SDDR bezala ezaguna den ontzien bilketarako sistema? Baiezkoan zer edo zer aipatzerik horren inguruan?

  7. egilea: cesar blanco

    aupa ZZ-zaleok: getariako zz-taldekoa naiz eta bideo bat ekoizten ari gara. Bideoaren helburua getariarrei atez ate sistema deukaten herrietan bizi diren getariarren esperientzia eta iriziak kontatzea da alde batetik (alde horretarako grabaketak eginak dauzkagu eta montatzen ari gara) eta bestetik teknikari baten azalpenak tartekatu. Genuen kontaktuak ezin du egin eta beste baten bila gabiltz. Bilatze horretan norbaitek laguntzerik badu asko estimatuko genuke.

    OHARRA: herrian debagoieneko bideo bikaina erabiltzen ari gara alde teknikoa azaltzeko baina honekin iristerik ez daukagun lagunengana (betoa jarrita daukate eta itxitasuna handia dago) ailegatu nahi dugu getariarren dibeoaren bitartez. Hain zuzen gizarte esparru horretan lan egiteko beharra ikusten dugu.

    Deba goieneko bideoa

  8. egilea: xabier

    ZORIONAK!! egin lanagatik

    Eskaera bi ditut:
    – interesgarria litzateke, eskura izanez gero, erdarazko dokumentazio eta erreferentziak eranstea webguneari. Izan ere, Euskal Herritik kanpo herri eta eragile askoren erreferentzia bihurtu baikara HH kudeaketan.
    – inkesten atalean, Hernaniko asebetetze inkesta dago eskegita. Usurbil, Oiartzun, Antzuola… edo beste herrietakoak ere interesgarriak liratekeelakoan nago.
    1000skr!

    eutsi goiari!

  9. egilea: Edurne Lizarazu

    Kaixo, Gipuzkoa Zero Zabor:
    Badaude zuei galderak egin eta informazioa eskatzeko bide ezberdinak, baina hau topatu dudanez, eta gustatu zait, berau erabiliko dut.

    Herritar batek Sanmarko mankomunitatean biltzen diren hondakinak non bukatzen duten galdetu zidan. Ba al dago loturarik bertan klikatuz gero informazio hau bertan ikus daitekeenik?

    Eskerrik asko eta eutsi, ez etsi zabor guztia zero bilakatu arte!

    • egilea: admin

      Kaixo Edurne
      San Markon gaika biltzen diren hondakinak, atal bakoitzari dagokion plantara eramaten dira. Ontzi arinak Urnietako sailkatze plantara, papera birziklatzeko planta oker ez banago Oiartzunen dago, beira audiora eta hondakin organikoa Lapatxeko konpostatze plantara eta Itsasuko konpontatze plantara. Azken hau, behin behinean egiten da, biltzen den hondakin organiko guztia tratatu ahal izateko azpiegiturak eraiki bitartean.
      Zaborra aldiz Gipuzkoan irekita dauden hiru zabortegietatik bitara eramaten da. Lapatxeko zabortegia Azpeitian (konpostatze planataren ondoan) eta Urtetakora Zarautzen. Atal honi ematen ari zaizkion irtenbidea ere behin behinekoa da. Berriki egindako hondakinen planaren garapenean, gaika biltzen ez diren hondakinei tratamendu mekaniko-biologikoa ematea aurrikusten da eta gero egonkortuta dagoela betelanetan erabiltzea.
      Bestetik, gaiarekiko interesa baduzu zzberriak buletina bidaliko dizugu astean behin gutxi gora behera hala nahi izanez gero.
      Ondo izan
      Mikel

  10. egilea: olatz

    Kaixo!. Egia da zerbait egin beharra dagoela denok gure zaborrak bereizten hasteko eta modu bakarra behartzea dela, jende askok eta askok ez dutelako ezer ere bereizten, baina galdera batzuk dauzkat atez atekoaren inguruan. Zer egingo da bertan bereizten diren gaiekin?Denok dakigu kontenedore horiko gehiengoa ez dela birziklatzen beraz zer egingo da horrekin? umeen pardelak,…?eta materia organikoa konpost bihurtu ondoren zer? zertarako edo non erabiliko da konpost guzti hori?
    eskerrikasko

  11. egilea: Ekaitz

    Kaixo zero zabor, gure herrirako kartelak , kalerako propaganda, konparaketa grafikoak….. eta horrelako gauzak bilatzen ari naiz,non begiratu ta lortu dezaket gehiago? mila esker.

  12. egilea: Ekaitz

    Kaixo, Ibarratik idazten dizuet, eta nola herrian jartzeko panel batzuk egin nahi ditugun ba, grafiko batzuk datuak ekonomikoak ekologikoak…… jaso nahi ditugu paneletan jartzeko. Gure herriko zz -ekin harremanetan bagea ta udalarekin ere.
    baina beno, lasai moldaukogea. eskerrikasko.

Erantzunak itxita daude.