Iritziak

Orri honetan interesgarriak iruditzen zaizkigun iritzi artikuluen estekak jasoko ditugu.

Energumeno baten zigarroa (Peio Zubiria)

Azkarregi (Peio Zubiria)

Las incineradoras y la nueva inquisicion. (Odon Elorza 2005)

Zabortegiak: bai ala bai. Jose Luis Paulin Seijas. Medikua eta Oiartzun ke? taldeko kidea

Nork ateratzen dio etekina hondakinak erretzeari?. Ainhara Plazaola. ELAko ingurugiroko sailaren arduraduna

La pregunta no es “Puerta a Puerta sí o no”, sino “Cómo reciclar el 80 % ya”. Pello Zubiria. Hernanin Zero Zabor.

Incineración de residuos y generación de escoria. Joseba Iurramendi. Hernanin Zero Zabor

Zementu fabriken negozio berria. Ainhara Plazaola. ELAko ingurugiroko sailaren arduraduna

15 erantzun Iritziak-ri

  1. egilea: josune lasa

    hola!,no teneis versión en castellano de vuestra página? es una pena que los que no sabemos euskera, no la podamos seguir…y para informar a amigos de todo el estado

    • egilea: admin

      Kaixo Josune
      No eres la unica que nos lo ha pedido. Desde Europe Zero Waste tambien nos han pedido a ver si podemos traducir los contenidos al Castellano y al Ingles. Lo hemos intentado con varias personas pero hasta ahora no hemos tenido mucho exito. En cualquier caso, seguiremos buscando. Pensamos que esta informacion es interesante para jente de cualquier parte del mundo.
      Gracias por tu sugerencia. Esperamos dar una respuesta positiba lo antes posible.

      • egilea: A

        Estoy de acuerdo en que sería interesante que la información estuviera también en castellano. Sobre todo ahora que en muchos pueblos guipuzcoanos se quiere implantar el puerta-a-puerta, y hay mucha gente que necesita información.
        Ni prest nago artikuluren bat itzultzeko…..

  2. egilea: iidigoras

    Kaixo, itzulketa teknologiak izugarri aurreratu dira.
    Noski, ez dira itzultzaile batek egin dezakeenaren kalitatekoak, baina bai ezer baino gehiago. Eta komunikatzeko balio dute.

    Google ahalguztidunaren translate.google.com erabilita webgune osoa nahi dugun hizkuntzan irakurri ahal izango dogu, doan eta oraintxe:

    http://translate.google.com/translate?hl=en&sl=eu&tl=en&u=http%3A%2F%2Fwww.gipuzkoazz.com

    Badakit posible dela esteka orrian bertan ipintzea, baina nola ez dakit.

    Milesker gai interesgarri honen inguruan informazioa eskuragarri egitearren. Animo.

    • egilea: Gipuzkoa Zero Zabor

      Eskerrik asko. Weba itzultzeko hainbat eskaera jaso izan dugu eta itzulpen automatikoak oso txukunak izaten ez badira ere haria segitzeko balio dezakete. Orain topera gabiltza, baina ñasaiago ibiltzerakoan aztertuko dugu aukera hori nola erabili.
      Mila esker berriz.

    • egilea: admin

      Kaixo Iñaki
      Orain arte ezin izan dugu zure ekarpena aplikatu, baina orain Uztailean lasaiago gabiltza, txukunketa lanak egiten eta gehitu dugu gure webean zuk proposatutako aukera hori.
      Mila esker

  3. egilea: Joxe

    Kaixo. Lehenengo eta behin esn behar, nik kartoi bilketa serbitzuan eta zaborr kamioien gidaritzan egiten dudala lan, eta nolabait, barrutik ikusten dut funtzionamendua. Gu agindupeko langileak gara eta langile bezala goikoen aginduak bete behar sarritan gogoz kontra bada ere. Hau esaten dut, aste bukaeran, ajiegunetan, festetan, merkadillo edo azoka egunetan, gabonetan, eta horrelako egunetan zaborr guztiak nahasten dira. Ez eman eskuak burura. Hau horrela da, nire langileen artean ere arlotekeria nagusi da, eta zer esan enkargatu, arduradun, enpresa zuzendari eta kudeaketa daramaten enpresei buruz, mankomunitateei buruz eta azpikontratei buruz. krisi garai hontan, jende gehiago kontratatu beharrean, dena nahastu eta zabor kamioietara botatzen dute, eta langileak, lana galdu edo espedientea zabalduko diotenaren beldurrez aginduak betetzen ditu. Ekovirio enpresak ez du jaiegunetan lanik egiten, edukiontziak betetzen utziz eta kanpoko botilekin badakizue zer gertatzen den ezta? Ontzien edukiontziak ere ez dira asteburuetan eta jaiegunetan ustutzen, gainezka daudenean, kalea garbitzeko agindua dago, eta langileak, zabor kamioira botatzen du dena nahasirik. Ni amorruak jaten nau barrutik, baina isilik egon behar.
    Orain dela gutxi, aste osoko kartoi bilketa serbitzuko lan guztia pikutara joan zen, arduradun baten aginduz, kamioi hori behar zela eta kartoi konprimitu guzti hori zabor multzora ustutzeko esan zigunean. Aste osoko lana eta izerdia pikutara, jakin izan bagenu, berdin zatekeen eguneroko kartoi bilketan dena zaborrarekin nahastea, aste horretan.
    Lurpeko edukiontziak gaizki badabiltza, gainean iglo itxurako edukiontzia ipini botila eta beirarentzat, matxura konpondu bitartean, baino hau itxurakeria besterik ez da, konpontzen denean eta iglo itxurako edukiontzi berdea badakizue nora ustutzeko agintzen dion arduradunak gruarekin doan langileari? telefonoa hartu eta beira bilketa zerbitzuari edukiontzi bat gehiago dagoela ustutzeko esango niokeen nik, baino dirudienez, badaude pertsonak Gipuzkoan ardurak dauzkaten pertsonak, non, dena berdin zaien, hori bai hilaren bukaeran soldata bikainak jasotzen dituzte beren lana eta kudeaketa ondo egin ez arren.
    Bai, guzti hau Gipuzkoan gertatzen da, ez da Andaluzian ez eta Afrikan ere gertatzen, Gipuzkoan baizik. Hau kontatzeagaitik agian lanetik botako naute.

    • egilea: admin

      Kaixo Joxe. Garbi dago zer hobetu asko dagoela. Kontzientziazioa beharrezkoa bada ere, kontzientziazio hutsarekin jai daukagu horrelako elementuen aurrean. Atez atekoak zerbait erakutsi badu, antolaketa egoki batekin gauzak gaizki egitea zaildu eta emaitza onak lortzen direla da. Bilketa hutsarekin nahiko lan badago orain, baina helburua Zero Zabor dela garbi baldin badaukagu, bildutako hondakinek egiten duten bide guztian gauzak ondo egingo direla ziurtatzeko mekanismoak jarri beharko dira martxan. Bai bilketa kamioietan, bai sailkatze eta tratamenendu plantetan bai kate horretako beste edozein puntutan ere.
      Zuk kontatzen dituzun bezalako gauzek amorrua ematen badute ere, ez digute inolaz ere etsi arazi behar. Nola ez, zuk aipatzen duzun bezalako gauzak egiten dituzten enpresa eta arduradunak baldin badaude, salatu eta arazo hoiek mahai gainean jarri behar dira. Baina arazoak arazo, Gipuzkoan gertatzen ari diren aldaketak emaitza on eta neurgarriak ematen ari dira, eta oraindik hobetzeko ibilbide nahiko dagoela konmtuan izanda, sekulakoa lor dezakegu. Segi dezagun bidean, arazoak erronka bihurtuz, eta arazo hoiek gerta ez daitezen bideak bilatuz eta ezarriz.

  4. egilea: Joxe

    Bai salatzearen aldekoa naiz bana non nola eta noiz? salaketa gaizki ateratzen bada salatzailea lanetik bota dezakete nahiz eta honek gauzak eta lanak ondo egin. Kontuan eduki behar da arduradun eta agintari asko politikarien laguntxo, senide edo erlaziodunak direla eta horrekin dena esanda dago. Gero mafia sizilian dagoela diote.
    Gipuzkoa ez da motz geratzen

  5. egilea: iker

    KUBOA gora, KUBOA behera…
    Ez ote dago euskeraz beste hitzik, atez ateko zabor bilketa sistemako eduki ontziei deitzeko? Benetan belarritako mina egiten dit entzuten dudan bakoitzeko! Gehiago esango nuke, lotsagarria iruditzen zait. Besterik gabe ez litzateke egokiagoa izango, ONTZIA, PERTZA, BALDEA…deitzea? Euskerak kasu honetarako hitzik edukiko ez balu, tira, baina kasu honetan horren hizkuntza ugaria eta oparoa izan eta hara non erderakada baldar hau erabiltzea ere.
    Ez dakit nork erabaki duen eta zein erizpidetan oinarrituta KUBOA hitza erabiltzea. Eskatuko nizueke, mesedez, eta ni baino jakitunagoak egon badaude herri honetan, udaletxeetako euskera zerbitzuak, Euskaltzaindia…beharrezkoa bada adituei galdetzea eta behingoz KUBOA hitza ordezkatzea esukerazko hitz batez.
    Eskerrikasko iritzia luzatzeko aukera emategatik.
    IKer.

  6. egilea: Gipuzkoa Zero Zabor

    Eskerrik asko Iker, zure iritzia emateagatik.
    Inor ez da perfektua. Gu hondakinen kudeaketa arazotsua bideratzen ahalegintzen den emakume eta gizon talde bat gara. Gure denbora librea gure senide eta lagunei lapurtu eta beharrezkoa dugula deritzogun aldaketa bultzatzen ahalegintzen gara. Gure denbora eta indarrak ez dira nahikoa erronkak eskatzen duen neurrira iristeko ere. Uler ezazu beraz den dena ondo eta perfekto ezin egin izatea. Ziur gaude zuk esandakoa ez dela huts egiten dugun gai bakarra, esan bezala gure ahalmena mugatua baita. Zure eta beste edozeinen iradokizunak jasotzeko prest gaude eta lasaiago gabiltzanean aztertu eta lexikoa aldatu behar badugu aldatzeko ere. Etengabeko hobekuntza beharrezkoa da.
    Zure kezka gutxietsi gabe, gure akatsik larriena hori izatea gustura hartuko genuke.
    Ondo izan

  7. egilea: Pablo Mendibil de Soraluze

    Kaixo,
    ZZ mugimendua oso interesgarria da eta oso jokaera onak ematen dizkio gizarteari ingurumenaren gainean.
    Kuestioa da, nola egin, gizarteak ez nahi badu? Diputazioak erakusten duena emaitza honak eta oso politak dirudite. Datuak errealak dira baina egia ezkutatzen bada … bakarrik egi-erdia da.

    Kontzientzia praktikak egokiak dirudite, guztia argitzeko eta gizarte modelo berri bat sortzea ona bait da.

    Arazoa dator udalek edo udaletxeek erabilitako metodologia inposizioa dela eta datuetan egiarik eza denean. Eta egin den estorsioarekin zer lortu nahi da?
    Gauzak ondo egitea nahi badute, beste plataformatako buruen estorsioa gelditu beharra dago. Jokaera honekin dena zaborrara joango da.
    Bestalde web gunean dagoen testu bat (Manipulazioa), zer gogoratzen du? PaP baita negozio atal bat du eta honek interes batzuk garatzen ditu.
    Zuen esku.
    Agur ta eskerrik asko.
    Pablo

  8. egilea: Gipuzkoa Zero Zabor

    Kaixo Pablo
    Eskerrik asko zure iritzia emateagatik. Dena den, ez gatoz bat gauza askotan. Horren arrazoiak ematen ahaleginduko gara.

    Egiten dituzun baieztapen askoren abiapuntua okerra da, ez baitu arazoaren osotasuna aintzat hartzen. “Kuestioa da, nola egin, gizarteak ez nahi badu”. “Arazoa dator udalek edo udaletxeek erabilitako metodologia inposizioa dela…“. Atez atekoaz ari zarela esango nuke. Gauza jakina da inork ez duela zabortegi kutsakor bat etxe ondoan nahi, eta errauste plantekin berdina gertatzen da. Azken finean, guztiontzat arazoa zaborra da. Hori horrela bada, zaborra ez sortzea derrigorrezkoa da, hori da abiapuntua. Guretzat nahi ez duguna besteei eragtea baino inposizio handiagorik ez dago. Atez atekoa, beraz hor kokatu behar da, ahalik eta zabor gutxien eta ahalik eta garbiena sortzeko saio horretan. Inork ez dio atez atekoari (bilketa eraginkorrari) ezetz esan eta ondorioak bere etxe ondoan jasateko prest dagoela sinatu. Ezezkoa beti besteen kontura egiten da, eta hori bai, hori bai dela inposaketa. Hori esanda, jendeari erabakiak ulertarazten posible den neurrian ahalegindu behar da, ados.

    Teorizatzen hasten bagara, inposaketa inori borondatez kontra zerbait egitea edo jasanaraztea da. Kutsatzeko debekua, kalte egiteko debekua, inposaketa izan daiteke horerla ikusita, baina kutsatzea eta kalte egitea ere bai. Beraz, gaika biltzeko derrigortasuna eta kutsadura inposatzearen arteko aldea ez da, batean inposatzen dela eta bestean ez, baizik eta batean inpostatzen dena onerako dela eta bestean inposatzen dena kalterako. Baina berdin esan genezake 4,5 eta nahi dezun kopuruko edukiontzi bidezko sistemetaz. Hoiek ez al dira inposaketa orduan? Ez al dira atez atekoak bezala plenoetan onartu? Zergaitik da atez atekoa inposaketa eta besteak ez? DVk diolako? Atez atekoarekin egiten diren parte hartze prozesuak bezelakak ez ditugu ezagutu Euskal Herrian. Inposaketa bada, izango da, baina ez dago gutxiago inposatu den beste udal erabakirik. Ezin zaio leporatu beraz atez atekoari inposaketa.

    “…baina egia ezkutatzen bada … bakarrik egi-erdia da” “…datuetan egiarik eza denean. Eta egin den estorsioarekin zer lortu nahi da?” Zure arabera zer ezkutatzen den eta ze egi ez den esan argitzen baduzu erantzuten ahaleginduko gara. Guk ezagutzen ditugun gezur bakarrak atez atekoaren kontra esan direnak dira. Herriak ez dira arratoiz bete, ez daude zikinak, ez da garestiagoa eta erosoa da (idazten dizunak 4 urte baino gehiago darama hondakinak atez ate ateratzen eta ondo daki hori).

    “Bestalde web gunean dagoen testu bat (Manipulazioa), zer gogoratzen du? PaP baita negozio atal bat du eta honek interes batzuk garatzen ditu” Negozioa egitea berez ez da gauza txarra, inoren kontura abusatzen ez den bitartean, eta denok egiten dugu bizimodua ateratzeko. Kontua da, negozioa egiteko jendearen beharrak asetzen ditugun, ala jendearen kaltetan egiten ditugun. Guk salatzen duguna, errauste planta egiteko arrazoia, gutxi batzuk, guztion kaltetan aberasteko asmatu duten negozioa dagola. Hoiek beraiek, jendearen arazoak konpontzeko negozioak egingo balituzte, hobe joango litzaiguke. Are gehiago esango dizut. Errealista izanda, hondakinen arazoa eta beste edozein arazo benetan konpontzea nahi badugu, beharrezkoa izango da negozioa egiteko gauzak ondo egin behar izatea ezinbesteko baldintza izatea, eta ez gaur egun gertatzen den moduan, justu alderantziz.

    Ondo izan

Utzi erantzuna