Legazpiko lezioak

Legazpi, gaikako bilketa eraginkorraren alde egiteadeliberatu duten herrietako bat da. Udalak sistema misto bat jarri zuen abian 2013ko urrian. Gaikako bilketan lortu dituen emaitza bikainez gain, beste hainbat irakaspen utzi dizkigu esperientzia honek.

Legazpik, sistema berria ezarri eta segituan lortu zuen %78ko gaikako bilketara iristea. Aurretik, %30 inguruan zebilen. Horretarako ondorengo ezaugarriak dituen sistema jarri zuen martxan.

  • Errefusa modu pertsonalizatuan biltzen dute, atez ateko sistemarekin kubo grix batzuen bidez. Errefusan ez da material birziklagarririk onartzen.
  • Hondakin organikoa. Bi eratara jasotzen dute. Herritarrek bata ala bestea aukeratu behar izan dute. Batzuei (familien %70) edukiontzi bidez biltzen zaie, horretarako propio jarri diren edukiontzi marroien bidez. Besteei familien %30), atez ate biltzen zaie organikoa errefusa ateratzeko jarritako zintzilikario berberetan.
  • Pardel eta konpresentzat edukiontzi batzuk daude. Behar dituenak erabiltzeko giltza eskuratu behar du.
  • Gainerako atalak, lehen bezala biltzen dira edukiontzietan.

Zenbait datu aipagarri:

  • Hondakinak nahasteko aukera ematen duen edukiontzia kentzean, eta errefusa modu pertsonalizatuan biltzean, zabortegira birziklagarria den materialik ez bidaltzea bermatzen da neurri handi batean. Gaikako bilketan jauzi nabarmena emateko gako nagusia hau dela berresten du honek. Legazpin lortutako emaitzak Atez Atekoarekin lortzen direnen pare daude lehen hilabete hauetan.
  • Materia organikoaren bilketa maila ona lortu da, bai Atez Ate bildu denaren bidez, bain edukiontzian bildutakoaren bidez. Norbaitek ondorio nahasiak ateratzeko tentazioa izan badu ere, horren arrazoia ez da edukiontzi marroiak jendea organikoa gaika ateratzera bultzatzen duela, lehen esan dugun bezala, hondakin organikoa zaborretara botatzeko aukerarik ez egotea baizik. Baieztapen hau logikan oinarritzen da, baina baita ere errealitatearen behaketan. 5 edukiontzi bidezko bilketa, leku askotan eta urte askotan zabaldua dago, eta horren bidez lortzen diren emaitzak, ez dira Legazpin lortutakoen erdira iristen. Ondorengo puntuan emango ditugun datuek esan duguna berresten dute.
  •  

    Edukiontzi bidez lehen ere gaika biltzen ziren ontzi arin eta paper kopuruak gora egin du sistema berria jartzearekin batera, %55 igo da ontzi arinen kasuan eta %25 paperaren kasuan. Hauek nahasian ateratzeko aukera kendu izanaren eragina nabarmentzen du honek berriz ere.

  • Edukiontziak itsuak dira, ez dute barrura zer botatzen den kontrolatzeko gaitasunik. Horrek, zabar jokatu nahi duenak, gaikako edukiontzietan zabor nahasia botaz adibidez, arduraz jokatzen ari den jendearen lana hondatzeko aukera ematen du. Legazpin, oraingoz, ez da gaika bildutako hondakinen kalitatean eragin kaltegarri nabarmenik nabaritu. Legazpin hondakinen bilketaren inguruan hitzegin den guztiak bete duen kontzientziazio lanaren ondorio izan daiteke hori.

Datu ekonomiko ona

Sistema mistoarekin Legazpiarrek 11.000 euro aurrezten dituzte hilean. Kutsatzea garestia da eta materialak gaika biltzean asko aurrezten da tratamendutan.

Ondorioa

Atez Ateko bilketa berme gehien ematen duen bilketa sistema da, besteak beste, hondakin atal bakoitza pertsonalizatuta biltzeak atal hoietako bakoitzarengan eragiteko aukera ematen duelako. Legazpiko eredu mistoak, hirugarren sistema bat gehitu dio gaikako bilketa eraginkorraren taldea osatzen zuten Atez Ateko sistema eta herri txikietako sistemari.

Gaikako bilketa eraginkor bat egiteko gaitasuna dutela frogatu duten geroz eta bilketa eredu gehiago dituzte aukeran udalek. Baldintza politiko, soziologiko eta urbanistiko bakoitzari hoberen egokituko zaion sistema aukeratzea eta abian jartzea dagokie oraindik hondakin gehienak zabor bihurtuta biltzen darraiten udalei. Geroz eta bide gehiago daude, urratsez urrats, Gipuzkoa zero zabor lurralde bilakatzen ari den aldaketaren parte izateko. Ez dago atzean geratzeko aitzakiarik.

 

Elkarbanatu
This entry was posted in Atez Ate, Uncategorized, Zero zabor, ZZ berriak. Bookmark the permalink.

One Response to Legazpiko lezioak

  1. Pingback: Azken egunetako beste zenbait albiste | Zero Zabor

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>