Hondakinak nahasiz kutsatzeko eskubidea onartzen duen sistemaren alde egin zuen udal plenoak aipatutako alderdien laguntzaz. EBak kontra bozkatu zuen eta Zutik abstenitu zen.
Bost edukiontzi bidezko bilketa sistema, beira, papera eta ontzi arinak gaika biltzeko edukiontziei hondakin organikoa biltzeko beste bat gehitzean datza. Gaikako bilketarako edukiontziez gain, hondakinak nahasian botatzeko edukiontzia mantentzen da hondakinak nahasi eta zabor bihurtzen segi nahi duenak horretarako “eskubidea” izan dezan bermatzeko.
5 edukiontzi bidezko sistema ezaguna da bere ahalmen eskasa eta kostu altuagatik. Kamioiak bilketa bat gehiago egin behar du, zertarako eta airez beteta egoten den edukiontzi bat jasotzeko. 5 edukiontzirekin lortzen diren emaitzarik onenak %35eko gaikako bilketan dabiltza, 4 edukiontzi bidezkoaren %10-%15 gainetik. Horrek esan nahi du hondakin organikoaren 3/4ak nahasian jasotzeko edukiontzira doazela, dena zabor bihurtuz eta kutsatuz. 5 edukiontzien bilketa sistemak hondakinetako malteriala, berreskuratu eta produktu berriak egiteko bidean jarri beharrean, alferrik galtzen ditu. Egunkarien zelulosa, laten aluminioa, material plastikoa, materia organikoa bera… den dena alferrik galduta Atez Ateko bilketa sistemarekin gertatzen ez den bezala.
Zarautzen 2011/4/1ean ateratako argazkian ikus daiteke nahasian biltzeko edukiontzian zer dagoen, gaikako edukiontziak, besteak beste organikoarena, ondoan egon arren: Papera, kartoia, plastiko eta ontziak, limoiak, arrain buruak…
![]() |
| De Zero zabor |
Atez ateko bilketa sistemarekin %80tik gorako gaikako bilketa lortzen da, Gipuzkoan bertan horrela jasotzen duten lau udalak lekuko. Hondakin organiko guztia gaika biltzen da eta geratzen den errefusa apurra (%15-%20) ia inertea da. Egonkortzeko tratamendua emanez gero inerte egin daiteke.
Argazkian, atez atekoarekin bikote batek hilabetean sortutako errefusa guztia, hau da birziklatzera eraman ez den hondakin guztia ikus daiteke.
| De Atez ate |
Ondorengo grafikan hondakinen konposaketa nolakoa den eta bilketa sistema bakoitzak zenbat biltzen duen ikus daiteke.
| De Zero zabor |
Dena ez da txarra Oñati aldean, ez horixe. Oñatin bada Oñati Zero Zabor taldean lanean ari den jende multzoa. Taldea osatu zenetik denbora asko pasa ez bada ere ekimen ugari egin dute eta udal plenoan ere izan ziren arrazionaltasunaren aldeko deia egiteko. Alferrik oraingoan, baina dudarik ez daukagu herrian erabaki oker honi buelta emateko bidea aurkituko dutela.
Berria Oñati Zero Zabor-en webean ikusteko.
