Bruselak ohartarazi dio Espainiari hondakinak erraustetik aldendu egin behar duela

berriab

 

Abuztu bukaeran gutun bat igorri zion Europako Batzordeak Espainiak Europako Batasunean duen enbaxadoreari, eta hark helarazi die mezua Hegoaldeko erakundeei.
Zabalgarbi erraustegiaren irudi bat.

Zabalgarbi erraustegiaren irudi bat. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Walter Deffa Europako Batzordeko Hiri eta Eskualde Politikarako zuzendari nagusiak eta Daniel Calleja Ingurumen zuzendariak gutun bat igorri diote Espainiak Europako Batasunean (EB) duen enbaxadore Alfonso Dastisi —Mariano Rajoyk Atzerri gaietarako ministro izendatu berria—, ohartarazteko erakundeak derrigortuta daudela Europako Batasunak (EB) ekonomia zirkularra helburu ezarritako hondakinen kudeaketaren hierarkia errespetatzera. Ildo horretan, Europako Batzordeak gogoratu dio Espainiari 2016ko abenduaren 31 aurretik bete behar dituela irizpideak. Bide horretan, gutunean jakinarazi diote zabortegi berriak zabaltzea soilik “ezohiko” kasuetan onar daitekeela, besteak beste, “hondakin arriskutsu berreskuraezinetarako”. Errausketaren kasuan, bakarrik “kasu mugatuetan” eta “behar den bezala justifikatuetan” onar daitekeela; hots, gehiegizko ahalmenaren arriskurik ez badago, eta aldez aurretik goitik behera errespetatzen badira hondakinen hierarkiaren helburuak: hau da, gaikako bilketa —besteak beste, gai organikoena—, murrizketa, berrerabiltzea eta birziklatzea.

Ildo horretan, hierarkia horren goiko aldean dauden proiektuek eduki behar dute erakundeen finantzaketaren lehentasuna, gutunaren arabera, eta ez hurrengo 20-30 urteetan martxan jarriko diren tratamentu mekaniko-biologikoko (TMB) eta errauste plantek. Defaak eta Callejak ohartarazi dute azpiegitura berriak egin aurretik kontuan hartu behar direla lehendik dauden azpiegituretan ea ez den posible hondakinak tratatzea, eta bermatu behar da proiektu berriek ez dutela gaikako bilketaren aurka egingo. “Hondakinen operadoreak eta tokiko agintariak lagundu behar dira hierarkiaren goiko aldera jo dezaten eta alden daitezen gaur egungo joera horretatik, hau da, zabortegi zein TBM eta errausketa bezalako azken buruko tratamenduetatik”.

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude Bruselak ohartarazi dio Espainiari hondakinak erraustetik aldendu egin behar duela sarreran

Zero Waste Europe eta UPV/EHU-k antolatuta ikasketa bidaia Euskal Herrira

Vitoria Zero Waste Study Tour

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude Zero Waste Europe eta UPV/EHU-k antolatuta ikasketa bidaia Euskal Herrira sarreran

Eguzki talde ekologista: Artigasko zabortegitik Mutiloako zabortegira

logo-eguzki

(Eguzki-tik hartua)

Hasi berri dira Bilbon Artigasko zabortegia handitzeko lanak. Deia egunkariak aste honetan bertan informatu duenez (albistea ikusteko klikatu hemen) , lan hauei esker Artigasko zabortegian mila milioi kilo hondakin baino gehiago pilatu ahal izango dira, edo, beste modu batean esanda, Bizkaiko zaborrak pilatu ahal izango dira… 2044. urtera arte!

artigas

Aizu, baina Bizkaian orain dela hamar urte ez al zuten Zabalgarbiko erraustegia eraiki? Eta geroztik Bizkaiko hondakin-politikak ez al du erraustegi horixe oinarri? Orduan, zergatik zabortegiak? Izan ere, EAJk eta PSEk —Mutiloako zabortegia inposatzea erabaki duten arte, behintzat—ez al dute behin eta berriro esan Zubietako erraustegia eraiki behar dela Gipuzkoan zabortegi gehiago egin behar ez izateko? Ez al dute behin eta berriro esan zabortegiak antigoaleko kontuak direla eta erraustegia, berriz, moderno-modernoa? Alabaina, Bizkaian, erraustegi “modernoa” ez ezik “antigoaleko” zabortegiak ere badituzte; are gehiago, zabortegiak zabaltzen jarraitzen dute, eta, gainera, 2044ra arte! Nolatan?

Bada, EAJk eta PSEk sinestarazi nahi dutenaren kontra, erraustegiak ez duelako inolaz ere zabortegien beharra baztertzen. Are gehiago, erraustegiak sortzen dituen errauts eta zepak arriskutsuak direnez, zabortegi bereziak ere behar dira.

Orduan, esaten dutenean Mutiloako zabortegia “trantsitorioa” izango dela, behin-behineko kontua baino ez dela Zubietako planta eraiki bitartean, gezurretan ari al dira? Egia, behintzat, ez dira esaten ari. Izan ere, Zubietako erraustegia martxan jarriko balute ere, zabortegiak beharko dira, besteak beste, erraustegiak berak sortuko lituzkeen hondakinak pilatzeko. Lurmen zabortegia Mutiloa pankartaEsaterako, Artigasko zabortegian, handitu ondoren, nolako zaborra pilatu behar dute? Bada, arestian aipatu dugun Deiaren informazioan argi eta garbi esaten dute: bat, arrazoi bat dela edo bestea dela ez birziklatu ez erraustu ezin diren hondakinak; bi, hondakin geldoak… eta, hiru, zaborra erraustu ondoren geratzen diren hondakinak. Hau da, Zabalgarbiko zepak. Alde horretatik, Mutiloako zabortegia “trantsitorioa” izan liteke, baina “trantsitorioa” beste zabortegi bat ireki arte. Non? Adibidez, oraingoan txiripaz libratu den Epelen (Bergara eta Arrasate bitartean) edo beste edonon.

Tira, PSEk eta EAJk jarraituko dute esaten Mutiloakoa “trantsitorioa” dela eta erraustegiak zabortegien arazoa konponduko duela. Baina zuk eta biok, irakurle, dagoeneko erreparatu diogu Bizkaian gertatzen denari, eta badakigu erraustegi eta zabortegien arteko dikotomia hori faltsua dela. Zabortegien beharra gutxitzeko bide bakarrak prebenitzea, bererabiltzea eta birziklatzea dira. Eta badakigu ere alor horietan PSEren eta EAJren politika atzera egitea dela, modu nabarmenean gainera, errasustegia justifikatzeko gutxienezko zabor kopurua behar dutelako.

Eguzki, 2016ko urrian.

 

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude Eguzki talde ekologista: Artigasko zabortegitik Mutiloako zabortegira sarreran

Urriaren 29an FCC eta GHKra MARTXA

Gutxi batzuen negozioa, denon minbizia eta ruina lelopean Urriaren 29an 12:00etan Hernaniko Plaza berritik FCC eta GHKra MARTXA abiatuko da.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak parte hartzeko deia luzatzen du.

FILE - In this Dec. 3, 2009 file photo smoke billows from a chimney of the cooling towers of a coal-fired power plant in Dadong, Shanxi province, China. The International Energy Agency says the world's energy-related carbon dioxide emissions rose 1.4 percent in 2012 to a record high of 31.6 gigatons, even as the U.S. posted its lowest emissions since the mid-1990s. In a report released Monday June 10, 2013, the IEA says China saw the largest emissions growth last year, but the increase was among the lowest seen in a decade amid investments in renewable energy and energy efficiency. (AP Photo/Andy Wong, File)

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 29an FCC eta GHKra MARTXA sarreran

Erraustegiaren lizitazioa eta prognosia. Iragarri genituen akatsak aireratzen hasi dira

Urtebete eskas iragan da Jose Ignacio Asensio eta Markel Olanoren Gipuzkoako Aldundiak hurrengo hamarkadetarako hondakinen prognosia (aurreikuspena) ezagutzera eman zuenetik. Urtebete iragan da datuak aztertu, eta, Zero Zabor Iingurumen Babeserako Elkartea (Zero Zabor IBE)-k, errauste plantaren “justifikazioak” oinarritzat duen aurreikuspena akatsez josita dagoela iragarri zuenetik.

 

mundumob-getaria-4

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adierazpena, Bilketa, Datuak, Errausketa, Erraustegia, Gipuzkoa, Iritzia, Tratamendua, Uncategorized, Zero Zabor IBE, ZZ berriak | Erantzunak desaktibatuta daude Erraustegiaren lizitazioa eta prognosia. Iragarri genituen akatsak aireratzen hasi dira sarreran

Bioenergiari buruzko Nazioarteko Ekimen egunean hainbat europarlamentarik, tartean Josu Juaristik, esandakoak

Gaur, urriak 19, Bioenergiari buruzko Nazioarteko Ekimen Eguna da.

Hondakin organikoak energia sortzeko erretzeari ematen zaizkion diru-laguntza egun Europar Batasunak dituen finantzar tresna kaltegarrienetako bat da.

Hainbat europarlamentarik, tartean Ehbilduko Josu Juaristi, beren babesa adierazi dute kaltegarriak diren diru-laguntza hoiek mailakatuki ezabatzeko.

Jarraian Zero Waste Europen prentsa oharra:

Logo-ZWE-Rect-Small

Press Release: MEPs support the end to harmful subsidies to waste-to-energy incineration

For immediate release: Brussels, October 19, 2016

Today, on the International Day of Action on Bioenergy, several MEPs have expressed their support to phase out harmful subsidies that drive waste-to-energy incineration.

Across the EU, waste-to-energy incinerator plants receive financial support in various forms (i.e. feed-in tariff, tax exemption, premium taxes, etc) to produce so-called “renewable energy” from burning the organic portion of residual mixed waste – food waste from restaurants, households, farmers markets, gardens, textiles, clothing, paper and other materials of organic origin.

According to the Bioenergy Policy Paper released today by Zero Waste Europe, these subsidies are one of the major obstacles to achieving a Circular Economy, as most of these materials could be recycled or composted. This incineration process has severe consequences for climate change and air quality due to the huge amounts of greenhouse gases and toxic emissions released.

Ultimately, organic waste should be treated according to the Organic Waste Hierarchy, ensuring proper source-separation and giving priority to composting and biogas generation, after human and animal feed.

Piernicola PEDICINI MEP, EFDD:

I have been fighting against environmentally harmful subsidies in this parliament since a long time. These are one of the main obstacles to the uptake of the circular economy. Waste to-energy incineration is not a sustainable waste management treatment and the emissions from incineration damage the environment and human health. It is now the time for the EU to stand strongly against this harmful practice and redirect investments towards prevention and composting of organic waste.

Bas EICKHOUT MEP, GREENS/EFA:

“In a circular economy there is no waste. Discarded products and materials are reused or re-manufactured. As a final option they are recycled or used biologically. ‘Waste’ consists of finite resources and therefore shouldn’t be incinerated. Counting incineration as renewable energy is an absolute no-go.”

Josu JUARISTI ABAUNZ, GUE/NGL MEP, Basque Country:

“We should definitely aim for greater renewable energy shares, but we need to respect the waste hierarchy over incineration. Incineration goes against the concept of Circular Economy and the waste hierarchy, which favours the reduction of the amount of wasted resources, the increase of their lifecycle and encourages recycling, and so does the EU renewable energy policies which are encouraging the burning of biomass resources, including waste and by-products, as renewable energy. Moreover EU Funds shall not be used to finance waste-energy infrastructure, as incineration practices are not only environmentally harmful (as they are greenhouse emissions contributor); but also, dioxins, produced by waste incineration have shown to be lingering in the bodies of people and identified as the cause of many cancers”.

Dario TAMBURRANO MEP, EFDD:

“The energy produced by incinerating waste can be called “renewable” only if G. Orwell’s “Nineteen Eighty-Four” philosophy is applied, namely “war is peace” and “freedom is slavery”.

Organic material is recyclable into useful compost, but when burned it becomes instead useless and harmful ash. By providing public support to waste-to-energy, they are simply reducing into ashes the citizens’ money.”

Jean LAMBERT, GREENS/EFA MEP:

“We need to redirect spending to reducing waste and climate emissions and weed out perverse subsidies which encourage us to carry on producing waste for energy purposes – a double blow for the planet.”

Molly SCOTT CATO, GREENS/EFA MEP, South West, UK

“We must stop investing in damaging incineration that runs counter to the idea of a circular economy and undermines a waste hierarchy which prioritises waste prevention, recycling, composting and anaerobic digestion.”

 

 

Kategoriak Uncategorized | Erantzunak desaktibatuta daude Bioenergiari buruzko Nazioarteko Ekimen egunean hainbat europarlamentarik, tartean Josu Juaristik, esandakoak sarreran