Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 € emango dizkie mankomunitateei gaika %35 eskax bat biltzea lortzen duen 5 edukiontzi bidezko sistema bultzatzeko. Gipuzkoar guztien patriketatik ateratako 400.000 €. Atez atekoarentzako, %80tik gorako gaikako bilketa lortzen ari den bilketa sistemarentzako berriz, xoxik ez, dena da traba eta oztopo. Kezkagarria da oso Markel Olano eta Carlos Ormazabal bezalako “arduradunek” gipuzkoarrentzat eraikitzen ari diren etorkizun beltza.
Guk ordea ez dugu etsiko, ez horixe. Atez atekoarekin arrazoia daukagula erakutsi dugu. Martxoaren 20an, Zubietan, arrazoia edukitzeaz gain gipuzkoarren babesa ere badugula erakutsiko diegu. Gure osasunaren kontura inor aberasterik onartuko ez dugula erakutsiko diegu.