Truke: Bigarren esku eta trukerako sare soziala

(GFAren prentsa digitaletik hartua)

Gaur aurkeztu dute Truke elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak

Truke sare soziala aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak eta izen bereko elkarteak. Ainhoa Iraola Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako zuzendariak azaldu duenez, “euskarri nagusia webgune bat da, nahiz eta twitter, facebook kontuak eta abar ere badituen, eta produktuak, objektuak, trukatzea du helburu”. Erabiltzaileek arropa, jostailuak, tresnak, kultur produktuak eta abar trukatzeko aukera izango dute. Sare soziala Truke elkartearen ekimena da, eta hitzarmen bidez 38.000 euro bideratuko dizkio Foru Aldundiak; izan ere, Iraolak azaldu duenez, hondakinen berrerabilpenean oinarritzen da ekimena.

“Gipuzkoa aitzindaria da hondakinen kudeaketa egokian; aldaketa sozial sakona egiten ari gara; eredugarri bihurtzen ari gara, eta tresna honekin ere beste urrats bat emango dugu norabide horretan”, gaineratu du Iraolak.

Kategoria: Berrerabilpena/Reutilización, Egitasmoak, Eragileak, GFA - Gipuzkoako Foru Aldundia, Prebentzioa, Uncategorized, ZZ berriak. Gorde lotura.