Urteta vs Amara. Hondakinentzako bi bide. Zaborra ala bizia.

Donostiako udalak, Lapatxeko konpostatze plantan konpost bihurtatako hondakin organikoa erabiliko du Loiolako erriberan eraikitzen ari diren Memoriaren parkeko lorategietan. Hondakin organikoarekin lortutako konposta kalitate oneko ongarria da bilketa ondo egin bada. Lorategietarako ez ezik nekazaritzarako ere baliagarria da. Italian eta Austrian besteak beste, zirkuito osoa antolatua dute biltzen duten hondakin organikoa konpostatu eta nekazaritzan erabiltzeko.

Donostiako udalak hartutako erabakiak agerian utzi ditu erraustegizaleek konpostaren inguruan iritzi publikoa nahasteko zabaldu izan dituzten gezurrak. Konpostak irtenbiderik ez daukala eta onena erraustea dela zabaldu izan dute. Hondakin organiko guztia bereizita biltzeak bere biziko garrantzia dauka hondakinen kudeaketa arduratsua egiteko. Konposta bihurtu ala gainerako hondakinekin nahastuta usteltzea dira aukerak. Ongarria ala zaborra. Zero Zabor helburua dugunok garbi daukagu zein den gure hautua: lehenengo aukera.

Odonek zuzentzen duen Donostiako udalari eskatzen diogu egindako aukera hau ez dadila makilaje berde hutsa izan. Koherentziaz jokatu eta Donostiako hondakin organiko guztia gaika biltzeko sistema eraginkor bakarra jar dezala martxan. Gaur gaurkoz hori lortzeko ezagutzen den modu bakarra ATEZ ATEko bilketa sistema da. Europako Kultur Hiriburu izan nahi duenak, hondakinak nahastu eta su ematea baino gehiagorako ardura eta gaitasun intelektuala erakutsi beharko luke.

Bestetik, Markel Olanok zuzentzen duen Foru Aldundiari, hondakinak zabor bihurtzeari uko egin diezaion eskatzen diogu. Urteta, Sasieta eta Lapatxeko zabortegietara nahastutako hondakin organikoa bidaltzeari utz diezaiola. Hango bizilagunek zabor ustela bidaltzea baino gauza hoberik merezi dute. Gipuzkoan sortzen den hondakin organiko guztia konpostatzeko behar diren plantak egin ditzala. Konpostatze plantak egiteko beste erakundeen ekimenak errespetatu ditzala eta ez Usurbilen egin duen bezala udalak egitea galerazi. Azkenik, herritar guztion aberastasun iturri diren baliabideak, zabor bihurtu ez diren hondakinak, erre, suntsitu eta gutxi batzuen aberastasun iturri bilakatzeko asmoei uko egin diezaiola. Eraiki nahi duten errauste-planta toxikoarentzako 5 alderdi politiko, 5 sindikatu eta 6 mugimendu sozial elkartzen dituen Usurbilgo Itunak behin eta berriz egin dion MORATORIA eskaera onartu dezala, herritarren interesak ardatz hartzen dituzten Zero Zabor programak Gipuzkoan ezartzeko aukera egon dadin.

Berri honi buruzko artikuluak

Noticioas de Gipuzkoa

Diario Vasco

Diario Vasco II

Oharra: Prentsara zabaldu duten informazioak dio Amarako bizilagunen hondakin organikoarekin egindako konposta dela Memoriaren parkean erabili dutena. Lapatxeko plantara heltzen den organiko guztia nahastu egiten da eta beraz ezin jakin daiteke ateratako konposta zehazki nongo organikoarekin egina dagoen. GHK beraren txostenetan azaltzen denez, Lapatxeko konpostatze plantara heltzerakoan egindako neurketetan organikoa biltzeko edukiontziarekin lortutako organikoaren purutasuna oso ona da %97,7 koa. Atez ateko bilketarekin eramandakoa are eta hobeagoa da oraindik %98,4 ko purutasunarekin.
Elkarbanatu
This entry was posted in Konpostajea / Compostaje, Uncategorized, Zero zabor. Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>