Atzo aipatu zen bezala, gure zerga, gure boto eta gure zaborrik gabe jai daukate erraustegia egin nahi dutenek. Atzo dantzan bezala, denok batera, ilusio, determinazio eta lanerako borondatearekin aritzen bagara, ezingo dute erraustegia egin eta Gipuzkoa Zero Zabor lurralde izatea lortuko dugu. Sartagia guk daukagu kirtenetik helduta. Ez dezagun askatu. Denon artean Gipuzkoako txoko guztietara zabaldu behar dugu gure mezua. Elkarrekin lortuko dugu.
Lehenengo irudiak
Flash mobaren lehenengo irudiak iristen ari dira jada. . Animo eta eskerrik asko guztioi!

